Skip to content
Portada » Urtarrilaren 22ko manifestazioaren balorazioa eta hurrengo deialdiak

Urtarrilaren 22ko manifestazioaren balorazioa eta hurrengo deialdiak

Bizitza plataformak eskerrak eman nahi die herritarrei pasa den larunbatean egin genuen manifestazio erraldoiagatik. Herri hau bizirik dagoela berriz ere ederki erakutsi du.

Ozenki salatzen dugu pasaportea luzatu izana, aurretik bagenekiena. Maskararekin egin duten bezala egin nahi dute, aldibaterako dela esan eta betikotu gero. Horregatik bihar 12:30etan herritarrei dei egiten diegu Sabin Etxean kontzentratzeko

Zorionak ere orain arte seme-alabei zalantza handi handiak dituen medikamentua ez jartzeagatik. Gurasoek jakin behar dute 115 ume jadanik hil direla Europan inokulazioengatik. Horregatik otsailaren 4an lau manifestazio egingo dira hiriburuetan osasun sailetaraino.

Bizitzak ere hurrengo manifestazioa prestatzen hasi da. Martxoaren 12an izango da herriaren kontrako estatu kolpearen 2. urteurrenean eta espero dugu Gasteizen egin den manifestaziorik handienetakoa izatea.

“Diktadurarako pasaporteari STOP; Askatasuna” lelopean manifestazio jendetsu eta koloretsua egin genuen pasa den larunbatean Bilboko kaleetatik.
Lehengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartu zenuten guztioi, antolaketa edo koordinazio lanetan aritu zinetenoi, pankarta bat, etxean egindako kartel bat edo puxika bat eskuan izan zinetenoi eta besterik gabe ibilbidea gurekin batera egin zenuten guztioi. Eskerrik asko eta zorionak. Elkarrekin bizipoza zabaldu genuen lau haizeetara.
Bizitza Plataforma duela urtebete sortu genuenetik era askotako ekimenak bideratu ditugu, baina manifestazio bateratuak izan dira ikusgarritasun handien eman digutenak. Pasa den urteko maiatzaren 15ean Gasteizen elkartu ginenetik, Bizitzaren udaberria, aldarrikapenerako eta elkartasunerako jaialdiak izan dira manifestaldi hauek, Gasteizen, Donostian, Irunen eta Hendaian, Iruñean, Bilbon eta pasaportearen ezarpena salatuz, Donostian berriro eta Bilbon beste behin.
Ondo gogoratzen dugu ohiko komunikabideen hasierako mututasuna. Aipamen txikiren bat egiten hasi zirenean, ehunka lagun ikusten zuten, jadanik milaka ginenean. Pasa den abenduaren 18an Donostian elkartu ginenean, edizio digitaletan berriro ehunka idazten hasi ziren, baina gutxi geroago zuzendu behar izan zuten lotsagarri ez geratzeko. Azken larunbatean Bilbon ikusi ziren irudiek argi erakusten dute kale eta eremu zabalak betetzeko erronka bikain gainditu genuela. Pasaportea geldiarazteko bigarren jende olatua.
Jendetza bezain garrantzitsua, plataforma osatzen dugun talde anitzen parte hartzea izan zen. Herri eta eskualdeetako talde lokalak eta talde sektorialak dira gure bizkar-hezurra. Sortu berri den suhiltzaileen taldea buru, pankarta eta mezu desberdinekin osatu genuen karabana koloretsua. Parte hartze anitza eta giro alaia. Pozgarria baita naturaltasunez elkartzea, beldur barik ondokoarengana hurbiltzea, beldur barik ozen askatasuna aldarrikatzea.
Deialdiaren leloa argia zen, behar beharrezkoa dugu pasaporte lotsagarria geldiaraztea. Indarrean dagoen bitartean egunerokoak dira eskubide urraketak, diskriminazioak, bazterketak: Osasuntsu dauden emakume eta gizonek kiroldegian ezin kirola edo dantza egin, sasoian dauden langileek ezin eguerdiko atsedenaldian eguneko menua lasai eskatu, azterketak prestatzen ari diren ikasleak ezin liburutegira ikastera joan, Lanbideko ikastaroak egiten ari ziren lagunak bat batean kanporatuta.
Zorionez herriak lehenengo unetik erreakzionatu du. Ekintzaile asko dira diskriminazioa gainditu eta neurri hau indargabetzen ari direnak kiroldegietan edo lantokietan. Bi lagunek euren esperientzia azalduko digute hementxe bertan.
Eta aurreko larunbatean udaletxe balkoitik esan genuen bezala, pasaportea jarri denetik hainbat jendek aurkeztutako erreklamazioak jasotzen ari gara urtarrilaren 31a bitartean. Erreklamazio hauek lurralde bakoitzeko epaitegietan aurkeztuko dira abokatu baten laguntzaz. Garrantzitsua da isilik ez geratzea eta gertatzen ari dena agerian uztea.
Gaur jakin izan dugu Eusko Jaurlaritzak beste hamabost egunez luzatuko duela pasaportearen indarraldia. Beste erkidego batzuetan, Kantabrian edo Katalunian eta Europako beste herrialde batzuetan ere, Danimarkan edo Erresuma Batuan kentzen hasi diren bitartean, gure agintariek temati jarraitzen dute. Baina beste hamabost egunez luzatuta ere, bistan da joera apurka apurka atzera egitea dela. Sokaren korapiloa nasaitu, batek daki noiz berriro estutzen hasteko. Horrela izan da azken bi urteotan eta horregatik diogu, orain errotik eta behin betiko kentzen ez badugu, aurrekaririk gabeko totalitarismorako sarrerako atea dela sasipasaporte lotsagarri hau. Jendearen kontrolerako tresna, boteredunek nahieran erabili ahal izango dutena. Pasaportea behin betiko kentzeko ahalegin horretan aurrerapauso handia eman genuen pasa den larunbatean. Indarra hartu eta aurrera jarraitzeko unea da.
——–
Suhiltzaileen Bizitzako taldeko ordezkariak pasa den 22ko txikien presentzia eskertu du, manifestazioari alaitasuna eman ziotelako eta faltan bota du gazteen parte hartze gehiago ez egotea, horiek izanik sektore kaltetuenetako bat.
Bestetik ospitaleetan eta egoitzetan etxekoei jartzen ari zaizkien oztopoak salatu dira gero eta jende gehiagori euren etxekoak zaintzen eta bisitatzen ukatzen dietelako.
Azkenik aipatu da ordua dela gurasoek seme-alabak defendatzeko, maskara desagerrarazteko, irmo, euren etorkizunagatik.

Hurrengo ekimenak:
Otsailaren 4an, Martxak Osasun Sailetara umeen txertaketa genikoa geldiarazteko

Manifestazioaren gai nagusia pasaportea geldiaraztea izan bada ere, haurrak pairatzen ari diren erasoa ezin dugu ahaztu. Berez larri larria bada pertsona helduekin amarruz eta mehatxuz esperimentazio masiboa egitea, haurrekin egiteak ez dauka izenik. Bizitza plataformaren hurrengo mobilizazio deialdia umeen txertaketa geniko esperimentala geldiarazteko martxak izango dira. Otsailaren 4an hurrengo ostiralean Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon Osasun Sailen egoitzetara abiatuko gara.

Estatu kolpearen bigarren urteurrenean manifestazioa Gasteizen
Hurrengo manifestazio bateratua Gasteizen egitea aurreikusten dugu. Martxoaren 12an, estatu kolpearen bigarren urteurrenean, gogoratu Sanchez presidenteak militarrak ondoan zituela agindu zuela konfinamendua, bi urteotako eskubide urraketa eta askatasunen bahiketa sistematikoa salatuko ditugu. Estokolmoko sindromea gainditu, autoestima berreskuratu eta askatasuna ozen aldarrikatzeko deia egingo diogu herriari.