Manifestazioa Gasteizen, tirania hori ofizialki hasi eta bi urtera. Pandemia deitu zioten. Bi urte daramatzagu (2 egun barru) pandemia hau ofizialki Alarma Estatu baten Dekretuarekin hasi zenetik;
Bizitza komunikabideetan
Manifestazioa Gasteizen, tirania hau ofizialki hasi eta bi urtera | EuskalNews – Zentsurarik gabeko gaurkotasuna
💥VITORIA-GASTEIZ. 👏 OINARRIZKO ESKUBIDEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA
💥JON ANDER ETXEBARRIA EUSKADIKO BIOLOGOEN ELKARGOKO DEKANO OHIAREN HITZALDI HUNKIGARRIA🧫
👮POLIZIA BIZI. COVID TIRANIAREN AURKA MANIFESTATZEN DIREN POLIZIAK
Prentsaurrekoa martxoaren 3ean Bizitza plataformaren lokaletan, Gasteizko manifestazioa aurkezteko
2020ko martxoaren 11n, MOEko Zuzendari Orokorraren irekiera hitzaldiaren barruan, COVID-19ri...
Antolaketa, deialdia eta hizlariak
Martxo hasieran bi urte betetzen dira etxeetan sartu gintuztenetik eta oinarrizko giza eskubideak kendu zizkigutenetik. Oinarrizko osasun arreta kendu zigutenetik eta hainbat negozio hondatu zituztenetik familia asko egoera larrian utziz.
Geroztik gezurrak baino ez ditugu entzun: maskararekin gutxiago kutsatzen dugula, inokulazioarekin immunizazioa lortuko zela, itxialdiak bizitzak salbatu zituela….
Mundura begiratzen badugu ikusten dugu herritarren kontrako neurririk hartu ez dituzten herrialdeek krisi ekonomikorik ez dutela izan, osasun krisirik ere ez, ez dituztela tabernak eta dendak itxi… eta hemen izan diren antzeko gaixo eta hildako eduki dituztela, ez gehiago, eta kasu askotan gutxiago.
Bi urtez gezurrak jasaten eta herritarrekon kontra. Aski da! Kontuak eskatzeko garaia da!
Gora Bizitza!
Osasuna eta Askatasuna2,7K16:20