Gaur, 31 elkarte eta taldez osatutako Bizitza plataformak deituta, lau hiriburuetan medikuen elkargotaraino martxak egin dira. Goizean gutun luze bat eta txertoei buruzko txosten bana eman da elkargo bakoitzean eta arratsaldean, elkargoen aurrean beheko laburpena irakurri da. Medikuei eta medikuen elkargoei 1. Zer gertatzen ari da lehen mailako arreta desagertzearekin pazienteak botata utzi izanaz? – Zergatik onartu dute medikuek, zin hipokratikoa eginda ere, lehen mailako arreta desagertzea? – Zergatik da medikuntza pribatua osasun arretarik ez ematearen onuradun nagusia? Eta zergatik pazienteek (dirua dutenek) dagoeneko ordaintzen duten zerbitzu batengatik bi aldiz ordaindu behar dute? 2. Zergatik onartu duzue pertsona osasuntsuen konfinamendua, eta zergatik tratatu pertsona osasuntsua, asintomatikoa, gaixoa bezala? 3. Zergatik gara kalean derrigorrez maskara eramatea behartzen duen gure inguruko herrialde bakarra? – Zergatik herrialde batzuek, Suediak adibidez, ez dute konfinamendurik egin ezta maskararik inposatu, emaitza hobeekin eta inpaktu soziala eta ekonomikoa txikiagorekin? – Zergatik tematzen dira gure agintariak maskara inposatzen, OMEk horren inguruan egiten dituen ohartarazpenei entzungor eginez? – Zergatik onartu duzue pertsona osasuntsuek eta umeek maskara eramatea, iritzi zientifiko eta OMEren iritzia kontuan izan gabe? Hain zuzen ere, gaixoentzat bakarrik gomendatzen du, eta ohartarazten du osasuntsuei, fisikoki-psikologikoki, kalte egiten diela. 4. Ez al ditu medikuak kezkatzen, erabat desproportzionatuak diren neurri horien ondorioz hasi den krisi ekonomikoak herritarrengan eragiten duen gose-pandemia? Ez al da erremedioa gaixotasuna baino kaltegarriagoa izaten ari? 5. Zergatik ez duzue bultzatu medikuen elkargoetatik Covid19ri buruzko eztabaida zientifikoa, jakinda zenbat zientzialari ari diren tesi ofizialak zalantzan jartzen eta ezeztatzen, eta zergatik zentsura izugarria hau onartzen ari zarete? 6. Zergatik onartu duzue Covid19 diagnostikatzeko PCR testa erabiltzea, iritzi zientifikoari entzungor eginez, eta ez, ordea, sintomatologian oinarritzea, OMEk eta kode deontologikoak dioten bezala? 7. Zergatik medikuen elkargoek onartu duzue protokoloak betetzen ez dituzten sendagai esperimental batzuen eta bermerik gabeko txertaketa masiboa egitea, bai eta komunikabideetatik gau eta egun igorritako propaganda bidegabea eta delituzkoa ere? 8. Zergatik Eusko Jaurlaritzak debekatu ditu autopsiak? Ez al litzateke logikoa izango medikuen elkargoek autopsiak egitea exigitzea, gaixotasuna ezagutzeko eta nola aurre egin jakiteko jakiteko beti egin den bezala? 9. Hau guzti hau jakinda, zergatik onartzen duzue umeek maskara erabili behar izatea kalean, ikastetxean eta kirola egitean? 10. Zer egiteko asmoa duzue medikuek? Gizartea zain dago. |
Bizitza Plataforma
Herrietako taldeak Grupos locales | Arloetako taldeak Grupos sectoriales
| |
Anbotoko Mizelioa Azkoitia Aktiboa Azpeitiko Hemen gaude Baztango Taldea Bidasoako Mizelioa Bilboko Aske Taldea Bilboko Osasuna-Libertad Busturialdeko Herritar Taldea Deirreiko Taldea Eibarko Kalamua Taldea Gasteizko Asgaskon Gasteizko Agrupación Ciudadana Getxoko Koroa Biluzik
| Hondarribiko Soberanía y salud Iruñako Semillas Auzolanean Laia Elkartea Lea-Artibaiko Mizelioa Nafarroako Taldea Oarsoaldeko Taldea M 2021 Gipuzkoa Oñatiko Mizelioa Osasuna eta Eskubideak Tolosaldean Bizitza Uribe Kosta Acción Urola Taldea Zestoako Mizelioa
| Egiaren aldeko irakasleak- Profesores por la verdad Euskadiko ADE Guraso Elkartea Euskadiko Osasun-langileak / Grupo de sanitarios Euskadiko Stop 5G Euskadiko Txertoen Mizelioa Sindikatu Nafarra
|