Skip to content
Portada » Larunbatean, inoiz baino ozenago, ume eta gazteengan medikamentu genetiko esperimentala inokulatzeari ezetz esango diogu Donostia

Larunbatean, inoiz baino ozenago, ume eta gazteengan medikamentu genetiko esperimentala inokulatzeari ezetz esango diogu Donostia

Larunbatean, inoiz baino ozenago, ume eta gazteengan medikamentu genetiko esperimentala inokulatzeari ezetz esango diogu Donostian

  • Bizitza Plataformak larunbat honetan, uztailaren 24an, manifestazio nazionala deitu du Donostiara. Manifestazioa Zurriolako Sagues plazatik abiatuko da Donostian zehar ibiltzeko, Boulebarrean amaitu arte.
  • Hasieran Euskal Herria zeharkatu duen eta 42 herritan egon den Hitza Plazaz Plaza karabanari ongietorria egingo zaio.
  • Eguerdian Gladys Enean jolasak, kultur jarduerak eta bazkari herrikoia egongo dira.
  • Osasunaren eta askatasunaren alde gauden guztiok gonbidatuta gaude.
  • Egingo den bigarrena da, Gasteizen, pasa den maiatzaren 15ean egin zen manifestazio arrakastatsuaren ondoren.
  • Oraingo manifestazioan gazteei medikamentu genetiko esperimentala ez “txertatzea” eskatuko da.

Hego Euskal Herrian 0-19 urte bitartean ume bakarra hil zen. Hau da, adin horretan Coviden hilkortasun indizea % 0,0001ekoa da. Hala ere, esan beharra dago Covidekin hil zela baina ez Covid-gatik, minbizia baitzuen.

Europako eta Estatu Batuetako medikamentuen agentzien arabera 30.000 bat lagun hil dira sasitxerto hauengatik orain arte, Europan 18.928  lagun eta Estatu Batuetan 10.991 lagun. Kopuru ikaragarri hauek ez ditugu hedabideetan inoiz ikusiko nahiz eta haien datu ofizialak* izan (Europako EMA eta Estatu Batuetako Vaers medikamentuen agentziak).

Horiez gain, 500.000 lagun inguru betiko kalteekin geratu dira medikamentu esperimental hauengatik.

Beraz, orain arte egon diren hildakoak kontuan hartuta, Europa eta Estatu Batuetan sasitxerto hauen hilkortasuna % 0,0068ra hel liteke, gutxi gorabehera. Beraz, Euskal Herriko 600.000tik gorako gazte eta umeei inokulatuz gero, 20-40 hil daitezkeela aurreikusten da. Gainera beste asko bizitza osorako  kalteekin geratu litezke.

Medikamentu hau gazteei sartzeko jende nagusia kutsatu ahal dutela aitzaki bezala jartzea gezur handi bat da. Izan ere, medikamentu honek nagusiak immunizatzen ez baditu, zertarako balio du orduan?

Beraz, gazte eta umeei medikamentu esperimentala inokulatzea gizateriaren aurkako krimena da, inoiz iraungitzen ez dena eta egunen batean horien arduradunak epaituak izango direla espero dugu.

Zoritxarrez denbora arrazoia eman ari zaigu. Urte hasieran esan genuen medikamentu genetiko esperimentala masiboki inokulatzea ez zela irtenbidea. Dagoeneko herritar erdiari inokulatu diote: %60ak lehenengo dosia jarria dute eta %45etik baino gehioagok bigarrena. Beraz, “pandemia” erdi-kontrolatuta egon beharko litzateke, baina ez da horrela.

Haien datuak dira: garai hauetan, iaz eta covid medikamentu esperimental barik, Intzidentzia metatua 33koa zen eta orain 548koa da. ¿zer gertatzen ari da?

Horrekin zerikusia izango dute txarto egindako PCRen kopuruek?  Izan ere Osakidetzak 35 ziklotara egiten ditu gomendatutako 22 ziklotara egin beharrean, %70 positibo faltsuak sortuz. Eta test kopurua handitu dute, 3.200tik 7.826ra, hau da, %145 gehiago. Zertarako? Jendea beldurtzeko? Gazteak inokulatzera bultzatzeko?

Edo medikamentuak ez du immunizatzen esaten zuten moduan?

Non dago medikuen zin hiprokratikoa? Covidak ume eta gazteei erasotzen ez badie zergatik ez dute gelditzen ume eta gazteen aurkako eraso hau?

Larunbatean goazen Donostiara!!!

Bizitza Plataforma

2021.07.20

 

Informazio gehiago:

bizitzaposta@protonmail.com

Juan Carlos Garcia 650 431 859

 

 

 

*Iturriak:

Europa: EMA: https://www.adrreports.eu/es/search_subst.html#

Estatu Batuak: Vaers:

https://vaers.hhs.gov/

Agentziek diotenez, hildako batzuk bi aldiz zenbatuta egon daitezke, bi patologia edukiz gero biei hilkortasuna esleitzen diotelako. Hala ere, badira sasitxertoagatik hil direnak eta estatistikan jaso ez direnak, inokulaziotik hilabete gehiago pasatu direlako.

Gogoratu beharra dago txerri gripearen kontrako txertoa 25 hildako sortzera heldu zenean debekatu zutela.

Eta orain??