Haurren kovid txertaketa eskubideen guztiz kontrakoa da. Beren eskubide eta osasunaren aurkako atentatua da eta Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 3. artikuluko 1. puntuaren aurkakoa. Horrez gain, inokulatutako sustantzia hori botika esperimentala da eta bere erabilpena ez dago bermatuta gizakiengan.
Carlos III Institutuaren arabera, Espainian, 19 urtetik beherakoen heriotza-tasa %0,00023861 da 2021. urtean. Eta ZIUko ospitalizazio-tasa %0,002484. Egiaztatu da, beraz, adingabeek ia ez dituztela Covid-aren ondorioak jasaten.
Kontuan izan behar dugu %1a eta %10a bitartean soilik jakinarazten direla inokulazioen ondorioak. Egunkarietan adingabeen bat-bateko heriotzei buruz ikusten ari garen kasuetatik, zenbat ari dira jakinarazten? Europako hainbat herrialdeetan adingabeen inokulazioa gelditu egin da ondorioen larritasuna ikusita. Besteak beste, Danimarkan eta Erresuma Batuan. EMA-k, Europako Medikamentuaren Agentziak 12 urtetik beherako umeen artean 8.930 kasu larri eta 115 hildako notifikatu ditu inokulazioen ondorio zuzen moduan.
Epe ertain eta luzerako ondorioak ezezagunak dira. Aditu askoren ustez, (horien artean Roxana Bruno) immunologoa, honela esaten dute: “Beharrezkoa da haurrek eta gazteek behar ez duten txerto esperimentala eragoztea. Larrialdiko erabilerarako txertaketa genetikoak ez du aurrekaririk eta onurak baino kalte gehiago erregistratzen ditu.”
Eta ez Roxana Brunok bakarrik, baizik eta beste osasunaren profesional askok, Ourenseko Unibertsitate Guneko Alergologia Ataleko buruak, baita OMEk ere, adierazi du 12 urtetik beherakoek ez luketela Covid-en aurkako txertorik hartu behar.
Txertoa eman aurretik, arriskuak/onurak haztatu behar dira, eta medikuaren preskripzioa behar da. Pediatrak eta osasuneko beste profesionalek uko egiten diote dokumentu hauek sinatzeari. Zergatik? Mediku hauek ez dutelako zure umeari gertatu ahal zaiona beraien gain hartu nahi.
Bizitzak Iruñako eta Bilboko Zigor Auzitegietan Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan umeen inokulazioa gelditzeko eskaera bana sartu du. Nafarroan Semillas Auzolanean eta EAEn Liberumekin batera. Zergatik gelditu? Bi arrazoiengatik batik bat:
- Alde batetik gurasoei informazio engainagarria ematen dabiltzalako. Pfizerren prospektuan, pazienteei informatzeko erabili behar den oinarrizko agiria ez da kontuan hartu eta hor agertzen diren arrisku gehienak ez zaizkie gurasoei aipatu ere egiten.
- Bestetik, medikamentu esperimentala denez, baimen informatu bat behar da, mediku batek eta gurasoek sinatua. Bi gauza garrantzitsu hauek egiten ez diren bitartean, Bizitzak inokulazioak gelditzea eskatu du auzitegietan. Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina hemen egunero ilegalite gehiegi ikusten ari garenez, guk uste dugu ez dela geldirik geratzeko garaia.
Esaten ari garenari buruzko informazioa bilatzera animatzen zaituztegu. Orrialdearen beste aldean informazio ofiziala duten zenbait esteka aurkituko dituzu. Haurren aldeko Munduko Goi-bileraren Ekintza Planak honela esaten du:
“Ez dago haurraren garapenak baino babes handiagoa merezi duen kausarik. Haurren esku dago nazio guztien eta giza zibilizazioaren segurtasuna, egonkortasuna eta aurrerabidea”.
Gure umeak defenda ditzagun. Adingabeen inokulazio esperimentalari stop!
Informazio ofizialera daramaten estekak / Vínculos a información oficial:
- https://www.unicef.es/causas/derechos-ninos/convencion-derechos-ninos
- https://diario16.com/covid-19/, que recopila datos de distintas fuentes oficiales, datos que contradicen las versiones oficiales.
- Ley Orgánica 8/2021, de 4 de junio, de protección integral a la infancia y la adolescencia frente a la violencia (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2021-9347), donde se tipifica como violencia a un menor, entre otras, la discriminación, el trato negligente, las amenzas o la difusión pública de datos privados”.
- Auto 000314/2021 del JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA E INSTRUCCIÓN Nº 2 (Icod de los vinos, en Canarias). En la dirección https://sede.justiciaencanarias.es/sede/tramites-comprobacion-documentos se puede descargar la sentencia, mediante el número de documento electrónico siguiente: A05003250-3856938a0cb315530cdb3d37bbd1639135515269
- Base de datos EudraVigilance de la Agencia Europea del Medicamento: https://www.adrreports.eu/es/search_subst.html#
- Sistema de vigilancia de la OMS http://www.vigiaccess.org/, registra a 30.1.2022, 3.082.992 casos informados.
- Vaccine Adverse Event Reporting System (CDC USA) https://vaers.hhs.gov/index.html