Skip to content
Portada » 2 urteko tirania udaletan

2 urteko tirania udaletan

1.     Bi urte bete dira Gobernuak ezkutuko salbuespen-egoera bat ezarri zigunetik, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak etenda. Udalak osatzen dituzten alderdi politiko guztiak dira horren erantzule, batzuk diktadura ezartzeagatik eta beste batzuk herritarren aurkako tratu txarren eta abusuen aurrean isiltzeagatik. Eta denak Bruselasen apartheid pasaportea onartzeagatik.

 

2.     Bi urte luze eta gogor hauetan, egia ezkutatzeko erakundeen propaganda jasan behar izan dugu, udaletatik ere etorri zaiguna, “guztion onerako” aitzakiarekin, gaur egun inolako oinarri zientifikorik eta etikorik ez duena. “Jantzi maskara, zure onerako, guztion onerako” zioten pankarta erraldoiak, gezurrez betetako eskuorriak, inokulazio esperimentala sustatzen zuten iragarkiak udal aldizkari eta argitalpenetan, eta udalak maskararik ez zeramatenak, udal mugak gainditzen zituztenak edo “pasaporte nazia” ez zutenak jazartzen eta jazartzen.

 

 

3.     Udalerri gehienetan APARTHEIDen pasaportea eskatu izan dute, eta ez dute zalantzarik izan narratiba ofizialarekin bat ez datozen eta beren osasuna kudeatzeko beste ikuspuntu bat duten herritarren zati hori modu larrian eta lotsagarrian diskriminatzeko orduan. Zenbait lekutan (Zarautzen, Tolosan…) kiroldegietatik atera dituzte erabiltzeko eskubide osoa zutenak, bortizki eta guztiz era arbuiagarrian.

 

4.     Gure seme-alabak zigortu ere egin dituzte, igeri egin, gimnasia egin, patinatu, liburutegira edo ludotekara joan ezinik utziz. Gauza lotsagarriagorik aspaldi ez dugu ikusi. Badakigu udal batzuetan sen ona eta gizatasuna nagusitu direla, eta ahalik eta kalte gutxien sortzeko aplikatu direla “goitik” zetozkien agindu gaiztoak, eta batzuek foru pasea egin dutela, egoera bakoitzean lehentasunak zeintzuk diren ondo zekizkitelako. Hemendik gure eskerrik beroenak eta zintzoenak udal horiei, duintasunez eta adorez jokatu dutelako.

 

5.     Baina, oro har, udalek, gu defendatu beharrean, beren betebeharra den bezala, kolaborazionisten papera hartu dute, eta bizkarra eman diete herritarrei. Horregatik, gaur, 2022ko martxoaren 5ean, hemen gaudenok bizkarra ematen diegu jasaten ari zaizkigun tratu txar hori gaitzesteko.

 

6.     Martxoaren 12an Gasteizko manifestazioan parte hartuko dugu, 17:00etan, bi urteko tirania hau behingoz amai dezagun. Gasteizera joateko autobusak daude antolatuta, www.bizitza.eus helbidean.

 

 

Bizitza Plataforma
2022.03.04