– Bizitza Plataformak Hego Euskal Herriko ikastetxeetan banatu duen dokumentua gaur goizean helarazi diegu Hezkuntza Sailburuei, hezkuntza ordezkariei, ikuskariei…, mezu argi honekin: protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko neurri zehatzak behar dira, oraintxe!
– Arratsaldean hiru ibilaldi eta elkarretaratze bat gin dira, hegoaldeko lau hiriburuetan.
– Lehen ibilaldia Gasteizen egin dugu eguerdian. Zenbat jende, lemak, egindakoa…
– Arratsaldean burutu ditugu Iruñea, Donostia eta Bilboko mobilizazioak: Zenbat jende, lemak, egindakoa…
Ikastetxeetan maskarak kentzeko gero eta eskaera gehiago Gero eta ozenagoa entzuten da maskarak kendu behar direla ikastetxetan: Ikastolen Elkarteak adierazitakoa, astelehenean Haurrak ere bai sareak eginiko protestak, astero ikastetxeren batean egiten hasiko diren kontzentrazioak, Abendaño Ikastolan jaso dituzten 7.000 sinadura patioan bederen maskara kentzeko…
Erremedioa gaixotasuna baino txarragoa! Protokoloak ez dira egokitu udalerri eta une bakoitzera. Horrez gain, hezkuntza komunitate bakoitzaren berezitasunak ez dira aintzat hartu. Ikasturteko une askotan egoera epidemiologikoa haien datuen arabera (Osakidetza eta Osasunbide) ona izan den arren, gure umeen baldintzak ez dira batere hobetu.
Azken dekretuan egindako aldaketak txantaje hutsa dira, 5-12 urte arteko gaztetxoei inokulazio esperimentala jartzen behartzeko, maskararekin momentu oro egoera behartzen dituztelako eta 12 urtetik gorakoak ez. Dena dela, nagusiagoek, hau da, 12 urtetik gorakoek metro eta erdiko distantzia egonda maskara ez erabiltzeko agindua ez da betetzen ari ikastetxe gehienetan denbora osoan eramaten behartzen dituztelako.
Gero eta ikerketa gehiagok arriskuez ohartarazi digute, batez ere txikiengan Ezin dugu onartu beste ikasturte bat baldintza hauetan, izan ere gero eta txosten gehiagoko azaleratu dute kalteak onurak baino handiagoak direla (Belgikako Medikuntza Akademia https://trikooba.com/?p=32349), osasun fisiko eta psikikoa asko kaltetzen ari dela, errendimendu eskolarra jaisten ari dela, etab.
Protokoloak aldatu Ordezkaritzetatik inposatutako protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko neurri zehatzak proposatu ditugu: -Tenperatura hartzeari uztea
Umeak azkenak? 2020ko martxotik haur eta gazteen eskubideak azken planoan gelditu dira Hego Euskal Herriko protokoloetan. Guraso gehienok gogoan izango dugu, adibidez, txakurren “beharrak” kontuan hartu zirela, baina umeek ezin zutela inola ere ez etxetik atera, lehen aste haietan. Neurriak arintzen hasi zirenean ere, tabernak zabaltzeko aukera etorri arren, aire zabaleko jolas parkeek prezintatuta jarraitzen zuten.
Erantzuleak Ume eta gazteen ongizatea bermatzen ez duten neurrien artean, maskararen erabilerak geroz eta kezka handiagoa sortzen duela nabarmena da azken asteetan. Eta ez da harritzekoa, haurrek helduek baino hiru aldiz oxigeno gehiago kontsumitzen baitute. Oxigeno faltak garunaren garapena eragozteaz gain kalte itzulezinak eragiten ditu eta hortik dator galdera, zer ondorio izango ote ditu epe luzera, gure haurrei egunero arnasa kentzeak? Eta nor izango da kalte horren erantzule?
BIZITZA PLATAFORMA |