Skip to content
Portada » Manifesta Bilbon Martxoaren 11an

Manifesta Bilbon Martxoaren 11an

GELDI DEZAGUN SARRASKI HAU! MARTXOAK 11 MANIFESTAZIOA BILBON

Rompe el Silencio ekimenaren aurkezpena Bilbon.

Bizitza Plataformak eta Rompe el Silencio ekimenak indarrak batu ditugu azken urtean izandako gehiegizko hilkortasunaren aurrean ikerketa exigitzeko.
Enpresa farmazeutikoek ezarritako iruzurraren hirugarren urteurrena zen, murrizketekin eta oinarrizko eskubideen murrizketekin batera.


Milaka lagun ibili ginen isilik Bilboko kaleetan. “Gelditu dezagun hau!” entzuten zen barrutik.

Kaltetuen testigantzak entzun ahal izan genituen.Hunkituta babestu genituen gure txalo zaparradarekin.

Ibilbide arrakastatsua opa diogu Rompe el Silencio ekimenari gure bizitzak babesten dituen elkarrizketa sozial eta instituzionalaren bila.

EGIAK ASKE EGINGO GAITU!!!

Bizitza komunikabideetan

Antolaketa eta deialdia

2022an inoiz baino hildako gehiago egon dira iktusak, tronboak, bihotzekoak, miokarditisak, turbominbiziak… Eta gero eta jende gazteagoari gertatzen zaio. Asko bat-batean hiltzen dira: “derrepentinisa” gaixotasun berriagatik.

2.911 hildako gehiago Araban 383 gehiago, Bizkaian ia mila gehiago (964), Gipuzkoan 631 gehiago eta Nabarran 933 gehiago. Estatuan ia 35.000 gehiago hil dira, 734 gehiago milioiko.

**Estatuarekin alderatuta, gehikuntza kezkagarria**Nabarran ia bikoitza (+%93), Araban +%59. Lau lurraldeetan estatuan baino %40 gehiago. Madrilen, ordean, gehikuntza batez bestekoaren oso azpitik, %53 GUTXIAGO!

Osakidetzak eta Osasunbideak ez dute ikertu nahi Bizitzak udal guztiei laguntza eskatu diegu, ikerketa eska dezaten, eta 4 ezik denak isildu dira. Bost axola zaie herritarren heriotzen gehikuntza hau. Zer gertatzen ari da?

Martxoaren 11an denok Bilbora, Bizitzaren manifestaziora, Arriagatik hasita, 17:00etan

Prentsa oharra

Prentsaurrekoa martxoaren 3ean Bizitza plataformaren lokaletan, Bilboko manifestazioa aurkezteko