Iazko ikasturte osoan haur eta gazteen osasun fisiko eta mentalaren aurkako protokoloa aplikatzen aritu ondoren, badirudi Federazioa jarrera aldatzen ari dela ikasturte honetan. Iparraldean hemendik aurrera eraman behar ez badute, zergatik hemen bai? galdetzen dute. Hedabideetan atera ez den Eusko Jaurlaritzaren azterlan baten datuak aipatu dituzte: ikasleen bi herenek (%64) maskararekin murriztu dute beren errendimendu akademikoa, eta %72 motibaziorik gabe daude. https://ikastola.eus/berriak/46701