Skip to content
Portada » Eskoletako Protokoloen aurkako errekurtsoa Nafarroan

Eskoletako Protokoloen aurkako errekurtsoa Nafarroan

Defentsa Juridikorako kuota

Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizuegu Semillas Auzolanean, Liberum eta Bizitza Elkarteek ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSO bat bultzatu dutela Nafarroako Gobernuak zabaldu dituen eskoletako protokoloen aurka, ETA PROTOKOLO HORIEK BERTAN BEHERA ustea eskatu dute, batez ere protokolo horien ondoriozko askatasunen mugaketan oinarrituta, eta betiere adingabearen interes gorena eta, oro har, hezkuntza helburuak babesten saiatuz, protokoloak eragin ditzakeen kalteak kontuan hartuta. Gure ustez behar besteko lege oinarririk ez duen araudi bat, Justizia Auzitegi Nagusiak baliozkotzen ez duen bitartean.

Errekurtsoa izapidetzeko (tramiterako) onartu da, eta eskola-protokolo horiek kautelazko neurri gisa eteteko eskaera jasotzen du. Laster jakingo dugu bide judizialetik geldiaraziko ditugun ala ez.

Eskerrak eman nahi dizkiegu teknikari eta osasun arloko taldeei (biologoak, medikuak eta psikologo-pedagogoak), errekurtsoaren berri ematen duten aditu-txostenak egiten modu desinteresatuan laguntzeagatik, bai eta Semillas auzolanean, Liberum eta Bizitza ekimeneko kide laguntzaile guztiei eta bidezko kausa hori babesten duten milaka pertsonei ere.

Jarduera horri buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.
#Errekurtsoak