Bizitza Plataformaren deia enpresari, autonomo, dendari eta saltoki bat duten guztiei
Herritarrok covid txerto esperimentalei buruz zalantza handiak ditugunez, gutako askok eta askok ez dugu txertatu nahi. Gainera, urtarriletik hona ikusi dugun guztiarekin, gure mesfidantza izugarri handitu da, besteak beste:
• Osasunaren Mundu Erakundeak bere hildakoen aurreikuspenak zuzendu ditu, esan zuena baino 30 aldiz jende gutxiago hil delako. Horrek zer esan nahi du? Pandemia 2020ko maiatzean amaitu zela eta handik hona hildakoen kopurua urterokoa izaten ari dela, ohikoa den igoera-jaitsiera txiki bat gorabehera.
• Gezurra da txerto esperimental horiek gai hau konponduko dutela. Esan ziguten herritarren %70a txertatuz gero konfinamenduak, murrizketak, maskarak… bukatuko zirela eta ikusten ari gara ez dela horrela. Iazko udan ez zegoen txertorik eta ospitaleetan eta ZIUetan askoz jende gutxiago ingresatuta zegoen.
• Txerto hauek ez dira Tetanos edo Poliomielitisaren aurka erabiltzen direnak bezalakoak, hau da, bizitza osorako balio dutenak. Gripearen txertoarekin gertatzen den bezala urtero aldatu beharko dira Covid txertoak. Horregatik Europako Batasunak 1.800.000.000 dosi gehiago erosteko aurreikuspena egin du. Norentzat?
• Aditu batek urtarrilean esan zuen birusa aldakorra bada ez dela egokia herritar guztiak txertatzea, lortuko zen gauza bakarra aldaerak azkarrago sortzea eta eraginkortasuna jaistea izango delako. Arrazoi osoa zuela ikusi dugu: edozein botika hartzea bezalakoa da, pertsona batek gehiegi hartzen badu, azkenean ez dio eraginik egiten.
• Beraz, txertatzekotan arrisku taldeak baino ez lirateke txertatu beharko, gripearekin eta beste gaixotasun guztiekin azken hamarkadetan beti egin den bezala. Zergatik aldatu da irizpide hori?
• Hala ere, txerto hauek esperimentazio fasean daudela gogoratu nahi dugu eta balantzea egiten eta behin-behineko baimen hori kentzeko exigitzen dugu, orain arte Estatu Batuetako Vaers eta Europako EMA medikamentuen agentzien arabera 30.000 hildako eragin direlako! Izugarria da! Hauxe da txertoa hartu eta gutxira hil den pertsona kopurua. Egia da horietako batzuk txertatu ondoren kasualitatez hil daitezkeela, batez ere 80 urtetik gorakoak badira, baina datu horien barruan sartzen ez diren hildakoak ere badaude, txertoa hartu eta hilabete gehiagotara hil direlako. Beraz, datu larri honen aurrean herritarrei adi egoteko eta informazio bide alternatiboak bilatzeko dei egiten diegu, hedabide ofizialak ondorio larri hauek erabat ezkutatzen ari direlako.
• Orain arte medikamentu edo txerto batek 25 lagun hiltzen bazituen, segituan merkatutik kentzen zuten txerri gripearekin gertatu zen bezala. Zergatik? Ba besteak beste farmazeutikek milioiak ordaindu behar zituztelako kalteordainetan, hildakoei zein bizitza osorako kaltetuta geratzen zirenei. Oraingoan ez dutenez ezta 100 euro ere ordaindu behar hildako bakoitzeko, horrela jarraitzen dugu.
• Enpresetan, oker ez bagaude, txertaketarekin egoera ez da hobetu eta balizko positiboen kopurua, bajak… azken urteko ildo berean daude, txertatutakoak gaixotzen eta kutsatzen jarraitzen dutelako. Beraz ez du inolako zentzurik txertaketa derrigorrez eskatzea.
Guzti horregatik eskatzen dizuegu:
• Zuen langileak txertatzera ez behartzeko eta haien askatasuna errespetatzeko.
• Herritarrak edo erosleak sartzen diren guneak badituzue txertatuta egotea ez dadila eskakizuna izan, inondik inora, hori bereizkeriaren ikurrik handiena delako.
• Zuen saltokian honen antzeko errotulua jartzeko, egoki ikusiz gero, Bizitzaren logoaren ordez zuen saltokiarena jarrita, edo ildo horretan doan antzeko testu bat.
• Eta batez ere, enpresari, autonomo, dendari eta saltoki bat duzuen guztiei dei egiten dizuegu egoera latz honen atzean zer dagoen sakonki aztertzera. Black Rock eta Vanguard funtsak dira farmazeutika, hedabide eta banku nagusien akziodun nagusiak, nahi dutena egiten ari dira, beti ere, enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen kontra. Azken urtean ikusi dugun bezala, udalerriak ixtera, ostalaritza ixtera… ausartu dira gobernuak inolako azterketa zientifikorik egin gabe eta nahita txarto egindako PCR manipulatuekin, izan ere, 35 ziklotara egiten dutenez, ateratzen diren positiboen %75 okerrak dira.
Aski esateko ordua da!
Bizitza Plataforma
2021.08.26
Eranskina: Jon Ander Etxebarria, Euskadiko Biologoen Elkarteko Dekano ohiaren idazkia atxikitzen dugu: Txertoa delako horrek PORROT ITZELA IZAN DU: datu “ofizialen” arabera, gaixotzen eta hiltzen direnen artean %40 txertatutakoak dira. Baina Osakidetzaren datuak sakon “aztertzen” baditugu, askoz gehiago izan daitezke.