Skip to content

APARTHEID PASAPORTEA GELDITZEKO FORU PASEA

Diskriminazioa
Covid edo apartheid pasaporteak bidea irekitzen dio diskriminazio gogor bati: medikamentu geniko esperimental bat ez inokulatzea erabaki dutenei erabat baztertzea eta kriminalizatzea.

Inokulatuek berdin kutsatzen dute
Frogatuta geratu da covid medikamentuek ez dutela immunizatzen eta eraginkortasuna %30etik beherakoa dela hainbat aldaerekin. Frogatu da, inokulatuek ere berdin kutsatzen dutela eta berdin gaixotzen direla. Frogatuta geratu da 50.000 lagun hil direla Europan eta Estatu Batuetan covid medikamentuak hartzeagatik. Zertarako 3. dosia hartzera edo lehenengo aldiz hartzera behartu?

 Ez da osasun neurria
Euskadiko Osasun Sailburuordeak Euskadi Irratian garbi esan zuen “pasea ez da osasun neurria”.

Gure esku dago
eraso bortitz hau bertan behera geratzea: gure oinarrizko eskubideak ezagutuz eta erabiliz, alternatibak eraikiz eta desobedientzia baketsua eginez, hau da, foru pasea, gure arbasoek sarritan erabili dutena.

APARTHEID  PASAPORTEAREN aurkako EKINTZAK garatzeko jarraibideaka
Jarraian garatzen diren jarraibideen helburua da Apartheid pasaportea aplikatzeko prozesuan parte hartzen duten eragile guztiak informatzea eta ohartaraztea pasaportea ezartzea eta erabiltzea legez kanpokoa ote den, bai eta estatuko Konstituzioa, Foruak eta gure Giza Eskubideak eta Oinarrizko Eskubideak urratzen dituzten ekintzak gauzatzeak ekar ditzakeen ondorioei buruz ere.

1.- Udalak

    1. Bizitza Plataformak informazio dokumentua bidaltzea udal guztiei, Apartheid Pasaportearen aplikazioa geldiaraztea eskatzeko.
    2. Udalerri bakoitzetik, pasaportea geldiarazteko dokumentu bera modu partikularrean edo taldean (izen-abizenekin) bidaltzera animatzen da. Udalak.PDF / Udalak.DOC
    3. Aldi berean, alkatearekin biltzeko eta gaia aztertzeko hitzordua eskatuko da.

2.- Udaltzainak, Ertzainetxeak, etab

    1.  Bilera eskatzea eta dokumentazioa aurkeztea.

Poliziak.PDF / Poliziak.DOC

3.- Tabernak eta jatetxeak

    1. Herriko Ostalarien Elkartearekin biltzeko deia egitea eta gaia aztertzea, pasaportea legez kanpokoa dela eta nola jokatu behar den azalduz.
      Ostalariak-Dendariak-luzea.PDF / Ostalariak-Dendariak-luzea.DOC
      Udalari-eskaera.PDF/ Udalari-eskaera.DOC
    2. Gure herriko taberna eta jatetxe bakoitzarekin hitzegitea eta beren dokumentazio espezifikoa zuzenean entregatzea.

Ostalariak-Dendariak.PDF/ Ostalariak-Dendariak.DOC
4.- Saltokiak

    1. Merkatarien Elkartearekin biltzea eta gaia aztertzea, pasaportea legez kanpokoa dela eta nola jokatu behar den azalduz.
      Ostalariak-Dendariak-luzea.PDF / Ostalariak-Dendariak-luzea.DOC
      Udalari-eskaera.PDF / Udalari-eskaera.DOC
    2. Gure herriko saltoki bakoitzarekin hitz egitea eta beren negozioetarako dokumentazio espezifikoa zuzenean entregatzea.
      Ostalariak-Dendariak.PDF / Ostalariak-Dendariak.DOC

5.-Administrazioetako langileak

    1. Udalak, Aldundiak eta bestelako administrazio batek pasaportea aplika-tzeko eskatzen badit kultur etxean, kiroldegian, bulegoetan…
      Udalari-eskaera.PDF / Udalari-eskaera.DOC

6.- Partikularrak

    1. Herri bakoitzean partikularrentzako dokumentu laburra postontzietan sartzea. Buzonaketa.PDF / Buzonaketa.DOC
    2.  Partikularrentzako dokumentu laburraren eskuorriak saltoki eta jatetxeetan uztea. Herritarrak.PDF / Herritarrak.DOC
    3. Gune hauetakoren batean sartzea eragozten badizute, informazio-dokumentu hauek eman ditzakezu:
      Taberna, jatetxe eta dendetan informazioa emateko dokumentua: Ostalariak-Dendariak.PDF / Ostalariak-Dendariak.DOC
      Gizarte etxe, kiroldegi eta kultur etxeetan informazioa emateko dokumentua: Gizartetxeak.PDF / Gizartetxeak.DOC
      Zaharren egoitzetan eta osasun zentroetan informazioa emateko dokumentua: Egoitza-Ospitaleak.PDF / Egoitza-Ospitaleak.DOC
    4. Gainera, erreklamazio bat egitera gonbidatzen zaitugu:
      Jarduteko protokoloa.PDF

Erreklamazioa.PDF / Erreklamazioa.DOC

Oharra: aurkezten diren dokumentuak Worden daude; horietan aldaketaren bat egin nahi baduzu edo egin behar baduzu, egin dezakezu, kasu horretan Bizitzaren logoa kenduz. Eskerrik asko.

ASKATASUNAGATIK, OSASUNAGATIK, ERRESPETUAGATIK ETA JUSTIZIAGATIK!

Covid pasaportea, apartheid, NAN europarra, diru digitala, kontrola eta esklabotza.

Covid pasaportea ez da aldi baterako, betiko geratzeko etorri da, orain bezala gelditzen ez badugu!!! Jende askok onartu du, eta ia ez dute zalantzan jartzeko astirik izan. Oinarrizko eskubideak ez dagozkio jada pertsonari, baizik eta unean uneko errespetuaren mende daude, guztion ongiaren mende. Gizarte demokratiko baten berezko eskubideak eta betebeharrak dituen herritarraren kategoria desagertzea dakar.

Pasaporteak dagoeneko sartu gaitu Txinako gizarte-kredituaren sisteman arau guztiak zorrotz betetzeko, zentzua izan ala ez… Teknologia bat eta lege esparru bat sortu dute, edozein unetan martxan jarri ahal izateko. Orain, Europako Batzordearen eIDa (identifikatzaile elektroniko digitala) martxan jartzeko atarian dago, eta Europako Banku Zentrala lanean ari den moneta digitalari lotuta egongo da.

Jauntxoek eskudirua desagerrarazi nahi dute, eta diru digitala bakarrik egotea. Horrela, erosten dugun guztiaren kontrola lortuko lukete: zer, non, noiz, nori… eta txorrota itxi ahal izango ligukete iruditzen zaien bakoitzean.

Eskubideak kendu nahi dizkigute eta soilik baimen batzuk utzi. Baina, noski, ez dute lortuko. Bide onetik goaz!

Covid-pasaporte