Gaur ospatzeko eguna dugu, EAEn pasaportearen hedapen nagusia indargabetu delako. Eskerrik asko hori gauzatzea lortu duzuen guztioi: azken aste hauetako manifestazioetan egon zaretenoi (Donostian abenduaren 18an, Bilbon urtarrilaren 22an, herri askotan egin diren hainbat elkarretaratzeetan), kiroldegietara barruraino sartu zaretenoi, erreklamazioak jarri dituzuen ehunka pertsonari, alkateei haien jarrera lotsagarria zein izaten ari zen erakutsi diezuenei, seme-alabak inokulatu barik, irmo, mantendu zaretenoi … Ezin da amore eman osasuna eta eskubideak jokoan ditugunean.
Epaileek jakinarazitakoren arabera Jaurlaritzak ez du justifikatu pasaportearen luzapena. Ez du ganorazko ezer aurkeztu. Ohitura gaude. Beste neurri zapaltzaileak jarri dituztenean (protokolo eskolarrak, tabernak ixtea, maskarak derrigortzea…) ez dute hemen egindako ikerketa bat ere inoiz erakutsi, ez sakon, ez xume. Ezer ez. Goitik datozkien agindu globalistak bete besterik ez dakitela egiten dirudi, nahiz eta agindu horiek herritarren kontrakoak izan.
Ez dugu ahaztu nahi aste hauetan sufritu dutenei. Ospitaletan edo egoitzetan senide edo lagunak bisitatu ezin izan dituztenei, horietako batzuk hilzorian egonda ere. Kirol eskolarretik kanporatu dituztenei… zenbat sufrimendu ikusi dugu. Ez dugu ahaztuko. Eta egunen batean guzti hau egun dutenak aulkian ikustea espero dugu.
Osasunaren eta askatasunaren neurri guztiak pandemiaren aitzakian jarri dituzte baina badakigu datu faltsuak eman dizkigutela (adibidez, Austriako Auzitegi Gorenak benetako datuak exijitu dizkio bere gobernuari). Badakigu ez dutela jendea sendatu nahi, Italiako “Etxeko asistentzia goiztiarra” bezalako terapiak daudelako. Horri esker, adibidez, 10.000 pazientetatik 2 baino ez dira hil. Baina hemen ez dute ezer jakin nahi. Gauza larriak gertatzen ari dira eta argia zabaldu dadin lanean jarraituko dugu, egunen batean dena argitu arte eta, arestian esan dugun moduan, errudunak epaitu arte.
Adi egon gaitezen. Agian errekurrituko dute eta pasaportea hor dagoela ez dugu ahaztu behar, nahiz eta askoz sektore gutxiagotan, gaueko aisialdian eta jantoki handietan. Baina askatasuna inork inoiz ez digula lapurtuko argi dugunean garaipena gurea da.
Eta gogoratu ostiralean 4 hitzordu ditugula Gasteizen, Iruñan, Bilbon eta Donostian umeen inokulazioa gelditzeko.
Ospa dezagun gaur irabazitakoa! Gora bihotzak, gora bizitza!