Datuak aztertuz gero, ikus dezakegu pandemiaren konponbidea izango zenak, txertoak alegia, pandemiak gora egin dezan bultzatu duela.
Ondoren 2020ko eta 2021eko ekainetik abuztura bitarteko datuak alderatuko ditugu.
▶ 2020an, ekainetik abuztura arteko Intzidentzia Metatuaren batez bestekoa 75 izan zen, eta hilabete berdinetan baina aurten, 2021ean, orain arte, 443 izaten ari da, hau da, % 490 gehiago. ▶ZIUen okupazioaren ehunekoak alderatzen baditugu, 2020an hilabete horietako batez bestekoa % 4,83 izan zela eta 2021ean % 17,13 izan dela ikusi ahal dugu, hau da, % 12,30 gehiago. ▶Hilabete hauetako hildakoak alderatuta, 2020an 98 izan ziren, eta 2021ean 130, hau da, % 32 gehiago. ▶ 100.000 biztanleko positiboen tasaren konparazio bat egiten badugu Europako hainbat herrialdetan (Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Espainia, Portugal, Belgika, Suedia, Norvegia, Danimarka, Herbehereak eta Euskadi barne –EAEko datuak dira-), ikusiko dugu horietan guztietan ezaugarri komun bat dagoela: 2020ko maiatzetik abuztura bitarteko kasuak 2021ean erregistratutakoak baino dezente txikiagoak izan zirela. ▶ Emandako txerto osoen ehunekoa alderatzen badugu, ikusten da 100.000 biztanleko kasuen igoera horrek lotura zuzena duela herrialde bakoitzean egindako txertaketa osoaren ehunekoarekin; Suedia (% 46), Norvegia (% 40) eta Alemania (% 57) dira tasa txikiena dutenak, eta Erresuma Batua, Espainia, Herbehereak, Portugal eta Euskadi ( % > % 60) tasa handiena dutenak. ▶Suediaren eta Euskadiren arteko konparazio bat eginez, estrategia guztiz desberdinak eta kontrajarriak dituztenak, konfinamendua hemen eta konfinamendurik ez han, txertaketa handia hemen eta txikiagoa han, datuek argi eta garbi erakusten dute Suediaren estrategia Euskadikoa baino askoz hobea dela eta izaten ari dela. – Hilgarritasuna: Suedia % 1,32, Euskadi (EAE) % 1,73 – Heriotza-tasa: Suedia % 0,14, Euskadi % 0,20 -100.000 biztanleko tasa, 2021eko uztailean: Suedia 99, Euskadi 1.446 -100.000 biztanleko tasa, 2021eko abuztua: Suedia 118, Euskadi 599 -100.000 biztanleko tasa, pandemia osoa: Suedia 142, Euskadi 204. – Euskadiko hilgarritasuna eta hilkortasuna pandemia osoan aztertzen baditugu, ikusiko dugu ▶0-10 urte bitarteko adin-tartea % 0,00005ekoa izan dela, eta hilgarritasuna % 0,0004koa; hau da, ez da inola ere justifikatzen adin-tarte hori txertatu behar izatea, eta adinekoak kutsatu ahal izateagatik dela justifikatzen bada, osasun administrazioak planteatu beharko du txertoa porrota izan dela. Izan ere, adinekoak txertatuta daude eta badirudi ez dietela balio, kutsadurek erakusten duten bezala. Berriro ere hildakoak sortzen ari dira egoitzetan, bertan dauden pertsonak isolatuta daudenean eta langile gehienak txertatuta daudenean eta pentsatzekoa denez, gaur egun babes neurri egokiekin. ▶Horregatik, Eusko Jaurlaritzak txertaketa gelditu egin behar du, eta aztertu ea une honetan ez ote den arazo sortzailea konpontzailea baino. Azken finean, datu epidemiologikoak aztertzeko eta ondorioak ateratzeko daude. Nahiz eta orain arte azaldutako datuak oso adierazgarriak izan, Gotzone Sagardui andrea agertu da prentsan, esanez, ZIUetan dauden %60 txertobakoak direla eta %40 txertatuak. Ikusirik komunikabideei ez zaiela batere interesatzen guri egia jakinaraztea, horretarako benetako kazetaritza egin beharko bailukete, Sagarduiren adierazpenen aurrean gogoeta batzuk egin daitezke: 1) Azken astean adin tarteen arabera hildakoen datuei erreparatuta, eta lehen eta bigarren dosietan txertaketaren ehunekoa aplikatuz gero, ikusten da % 93,83k lehen dosia zuela eta % 92,73k bigarren dosia, beraz, teorikoki immunizatua, txertoa jarrita zutelako. Datu hori ez dator bat ZIUetan omen daudenetatik %40 txertatutako pertsonenak direla esatearekin, pentsatzekoa baita, zoritxarrez, hildakoak ZIUetatik pasatu direla. 2) ZIUn daudenetatik % 0 txertoa jarri ez duten pertsonak izango balira, kuriosoa da elkarrizketa hastean Sagarduik datu hori ez nabarmentzea behin eta berriz, baldin eta hori horrela balitz. Datu hori egia balitz ez al zuen askoz gehiago nabarmenduko? 3) Gotzone Sagardui andreak EITBtik emandako komunikatuaren bidez dioskunez, %40 hori lehen dosia jaso duten baina seguruenik lehenago kutsatuko liratekeen pertsonei dagokie. Gotzone Sagardui andrea zientzian ziurtasunak bilatu behar dira, eta “seguruenik” hori ez dator bat zientziarekin. Izan ere, hala ez bada, gai honekin ikusten den zabarkeria erabatekoa da: baldin badakite lehenago agian kutsatu ziren pertsonei txertoa ematen ari zitzaiela, orduan, zergatik ez diete txertoa jarri aurretik PCR bat egin? Ez al zarete pandemia osoan PCR testak egin eta egin aritu gelditu barik, ahal den jende guztiari, ahal den guztietan? Edo benetan ez duzue sinesten PCRean? Kontua larria da, Gotzone Sagardui andrea hori esatean pertsona horiei eta haien senideei esaten ari baitzaie Osakidetza zabarkeria osoz jokatzen ari dela txertoa jartzerakoan. 4) ZIUetan daudenetatik %40 txertatuak direla justifikatzeko beste arrazoi bat da nahiz eta dosi biak eman txertoak ez duela beti bere helburua betetzen eta ez diela pertsona guztiei immunitaterik bermatzen. Orduan, neure buruari galdetzen diot: zein da txertoa salbatzaile gisa saltzeko arrazoia, immunitate hori ziurtatzen ez badu? Zein da gazteak immunizatu nahi izateko arrazoia, ikertzeko astirik izan ez duen sendagai batekin eta gainera albo ondorioak, batzuk larriak, dituena? Zergatik ez zaie gazte horiei modu naturalean immunizatzen uzten gazteek sintomatologiarik ez dutenean edo izatekotan oso arina denean? Horrekin guztiarekin, berriz ere Gotzone Sagardui andrearen eta LABIren dimisioa eskatzen dut, diskurtso horrek argudio zientifikorik ez duelako eta hasieratik pandemian izandako jarrera okerrarekin jarraitzen dutelako. 2021.08.19 Jon Ander Etxebarria, Euskadiko Biologoen Elkargoko Dekano ohia |