Bizitza Plataformaren Defentsa Juridikorako kuota, legez kanpoko protokoloak betetzen dituzten eta oinarrizko eskubideak urratzen dituzten aurka egiteko. Ekimen berri bat martxan jarri da hala nahi duten eta beren eskubideak urratu zaizkien pertsonen eskubideen alde
Ekimen honetan bereziki landu da norbanakoek euren eskubide urraketa egin duten pertsonen aurka joatea da zuzen-zuzenean. Hau da, arlo publikoan (administrazioak, ikastetxeak, ertzaintza…) zein arlo pribatuan (enpresak…) osasunaren eta eskubideen kontrako eta legeaz errespetatzen ez dituzten protokoloak aplikatzen ari direnen aurka.
Ekimen honetan, oinarrizko eskubideak argi eta garbi urratu diren kasu indibidualetan, babes judizialari buruz aholkatzen eta finantzatzen saiatuko da Plataforma. Kasuak honako hauen arabera hautatuko dira: bideragarritasuna – argiak edo nabarmenak izan behar dute –, ebazpenak izan dezakeen interes kolektiboa eta ondasun komunean izan dezaketen eragina, eta eskuragarri dauden funtsen arabera.
Kasu horiek edozein jurisdikzio-arlotakoak izan daitezke (zibila, administratiboa, soziala edo penala), eta diruz lagundu ahal izango dira, osorik edo zati batean, demandatzailearen egoera pertsonalaren eta ekintza kokatzen den testuinguruaren arabera.
Ekimen berri honetan interesa baduzu, bi modutara har dezakezu parte: bata, emaile gisa, diruz lagunduz, hileko 10 €-ko zenbatekoa honako kontu-zenbaki hauetan sartuz:
Defentsa Juridikorako kuota
Laboral kutxa ES17 3035 0063 8606 3008 6610
Kutxabank ES49 2095 0233 1091 2113 7455
Parte hartzeko beste era bat, auzi edo demanda jartzaile gisa parte hartzea da, zure eskubide subjektiboak urratu badizkizute.
Oharra: auzi-jartzaileak doako justizia egiteko aukera aztertzen da, ezer baino lehen.