Donostia eta Baionako manifestazio arrakastatsuen ostean gogor jarraitu behar dugu lanean osasunaren eta askatasunaren alde
- Bizitza Plataformak Urkulluren azken dekretuaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du, diskriminazioagatik.
- Bizitzak dei egiten die gainerako sektoreei eta herritarrei azken dekretua ez betetzeko, arrazoi askogatik.
- “Negazionistak” deitzen diguten eta egia kontatzen ez duten manipulazioko hedabideei herri honek ez zaituztela behar esan nahi dizuegu.
- Bretainia Handiak 12-17 urte bitarteko gazteak masiboki ez inokulatzeko hartutako erabakia hemen ere har dadin eskatzen dugu.
- Frantziar estatuko herri guztiekin gure elkartasunik beroena eskaini nahi diegu, elitearen aginduetara dagoen Macronen bioterrorismoaren aurka.
- Estatu Batuek arrazoi eman digu: PCRak ez dira ondo egiten ari eta covida gripearekin nahastu da.
- Munduan covid tratatzeko arrakasta handiagoz erabiltzen ari diren tratamenduak hemen zergatik ez diren probatu nahi ozenki salatu nahi dugu.
- Zergatik oraingo udako ospitaleratzeen eta heriotzen datuak iazkoaren berdinak edo kaxkarragoak dira? “Txerto” esperimentalek ez al dute balio?
Bigarren errekurtsoa Urkulluri. Asgascon kontsumitzaileen elkarteak, Bizitza Plataformako kideak, errekurtsoa aurkeztu du astearte honetan EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Lehendakariaren azken dekretuaren aurka. Diputatuen Kongresuak uztailaren 21ean 13/2021 Dekretua berretsi zuen, eta beraz, maskara kanpoan ez da erabili behar, pertsona arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu daitekeenean, ezta salbuetsitako kasu guztietan. Tamalez, Urkulluk bi egun geroago dekretu bat onartu zuen, maskara kanpoan erabiltzera behartu nahi duena, estatuko arauaren aurka.
Auzitegian dekretuaren atal hori kautelazko neurri baten bidez etetea eskatu dugu, eta laster ebatzi beharko dute, diskriminatua ez izateko moduko oinarrizko eskubideen aurka egiteagatik.
Horixe da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian lehendakariaren dekretu baten aurka aurkezten dugun bigarren errekurtsoa. Aurrekoa, maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren aurka egin genuen, dekretuak maskarak erabiltzetik salbutsitako kasuak jaso ez zituelako. Zoritxarrez EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen erabat ilegala zen eskubide ezabatze hori geldiarazi.
Dekretu hori ez betetzeko deia. Bizitzak herriari Urkulluren dekretu berriaren aurka egitera eta ez betetzera dei egiten die. Eta 1,5 metroko distantziari eutsi ahal badiogu, ez dugula herri eta hirietan erabili maskararik erabili behar. Arnasteko eskubidea dugulako! Bestetik ostalariei, zinema eta kultur aretoetako jabeei eta zuzenean kaltetutako gainerako sektoreei errekurtsoak jartzera eta borrokatzera dei egiten die. Urkulluk Davosek ostalaritzaren %75a desagertzeko emandako agindua txintxo-txintxo betetzen ari da. Orain, berriz ere, daturik eta ikerketarik gabe beste kolpe bat eman nahi die. Esaten dutena egia balitz, dekretua egin aurretik sektore horiekin batzartu, eginda eduki behar duten azterketa baten datuak eman eta laguntza neurriak adostuko lituzkete, orain arte egin ez dutena eta egiteko asmorik ez dutena.
Hedabideen zentsura eta isekak: aski da! Gure kontra iseka dabiltzan eta urrun erabakitako terrorismo informatiboaren leloak errepikatzen dutenei esan nahi dizuegu negazionistak honako hauek direla: terapia hobeak ukatzen dutenak, PCRek ondo egitea ukatzen dutenak, herritarrei medikamentu esperimentalek, datu ofizialen arabera, ia 30.000 lagun hil dituztela kontatzea ukatzen dutenak, frankismo garaiko zentsurarekin informazioa ukatzen dutenak… Iparraldeko hedabideek Baionako manifestazioari buruz eta Hegoaldeko hedabide gehienek Donostiako manifestazioari buruz emandako tratamenduak alderatzen badira, Hegoaldeko hedabide gehienen maila hutsaren hurrengoa dela inoiz baino ageriago geratzen ari da. Eta datu bat zuzenduko dizuegu: Donostian 4.500 lagun inguru egon ginen, ez “ehunka” batzuk. Hain zuzen ere, azken urte honetan egin den bi manifestazio jendetsuena.
Bretainia Handian gaztetxoak salbu. Herrialde batzuek sen ona erakutsi dute, eta ez dituzte 12-17 urte bitarteko gazteak masiboki inokulatuko. Bitartean hemengo osasun sailburuek guztiz kontrakoa egiten dute, jakinda, 20 bat gazte hil daitezkeela 0-20 bitarteko guztiak txertatuz gero eta orain arte datu ofizialen arabera medikamentu esperimentalek eragin dituzten heriotzen ehunekoak adin tarte horretan errepikatzen badira. Astakeri hau egiten utziko diegu? Zorionez ez dugu arrainen oroimena eta iaz arte txertoak soilik arrisku taldeek hartzen zutela gogoratzen dugu: nagusiek gripearena, animaliekin dabiltzanek tetanosena… eta besteak ez ginen insolidarioak ez hartzeagatik. Orain bai? Baina ez al dituzte konfiantzarik medikamentu horietan? Haien eraginkortasuna ez al da hasieran esan ziguten modukoa?
Elkartasuna. Frantziako osasun langileak ez omen dira eredu ona. Kopuru handi batek ez du inokulatu nahi izan (Hegoaldean baino askoz gutxiago), medikamentu esperimentalek dituzten arriskuak kontuan hartu dituztelako. Horregatik Macronek lanetik kanporatzeko mehatxua egin die inokulatu ezean soldata barik utziko dituelako. 160.000 lagun manifestatu ziren larunbatean eta orain Parisen milioi bat lagun batu nahi dira horren aurka.
PCRak txarto egiten dira, aspaldi esaten ari garen bezala. Estatu Batuetako CDC eta FDA, sendagaiak eta osasun publikoa kontrolatzeaz arduratzen diren erakundeek PCRk egiteko era aldatuko dute Sars-Covid eta influenzaren birusa (gripea) bereiztu ahal izateko. Horrek zer esan nahi du? Bada orain arte testak ez direla ondo egin eta covida gripearekin nahastu dutela. Horrek dituen ondorioak izugarriak ditu, azken urte honetan eman dizkiguten covidari buruzko datu guztiak okerrak direlako (heriotzak, gaixotuak…) eta horietako asko gripearenak zirelako. Zergatik? Herritarrok beldurtzeko asmoz?
Non daude bestelako tratamenduak? Munduan hemengoek baino heriotza gutxiago sortzen duten 5 bat covid tratamendu desberdin daude. Adibidez, Italian pazienteak etxean artatzen duten talde batek (www.ippocrateorg.org) 60.000 mila pazienteei tratamendu goiztiarra eman eta 10 baino ez zaizkie hil. Sen ona erabilita, erabaki zuten defentsa ahulenak zituztenak ezin zirela birus asko daudenen lekuetara eraman, hau da ospitaleetara, tratamendua etxean emateko aukera dagoen bitartean. Hemen zergatik ez dira erabili nahi?
“Txerto” esperimentalek ez al dute balio? Azken hilabeteotan ospitaleratzeen eta heriotzen datuak iazkoak bezain eskasak dira eta une batzuetan txarragoak. Baina alde handia dago, orain herritar erdiari medikamentu esperimentala inokulatu zaie. Hasieran esan ziguten “txerto” horiekin dena konponduko zela. Guk esan genuen ezetz eta denborak arrazoia eman digu. Orain gure galdera: zergatik ez dizkigute argi esaten ospitaletan daudenetatik zenbat dauden txertatuta?
Bizitza Plataforma
21.07.28