Euren langileei maskara eramaten behartzen duten enpresak
Apirileko Dekretuak bi mailako herritar sortu ditu: maskara eramateko beharra ez dutenek eta euren lantokian maskara eramateko “gomendioa” edo “beharra” dituztenak.
Beraz lagundu behar dugu denok arnasteko eskubidea izan dezagun:
a) Lortu Arrisku Prebentzioko arduradunaren izena eta eposta eta bidali bizitzajuridikoa@protonmail.com-era. Bizitzak gutun bat bidaliko die (gutuna behean irakur dezakezu). Behartzen jarraitzen badute, demanda bateratu bat jarriko die Bizitzak enpresa hauei.
b) Erreklamazioa egin
c) Langileei gaia azaldu, iritzia jaso, elkartasuna adierazi, arduradunari gaia azaldu…
d) Gauza asko lortzea erraza da idazki hau fotokopiatu eta dendetan uzten badugu, erreklamazioak egiten baditugu… Inoiz ez gara hain beharrezkoak izan. Ekin diezaiogun!
Eta langilea bazara eta maskararekin lan egiten behartzen bazaituzte. Beste lankideekin batera idazki hau aurkeztu ahal duzue Arriskuen Prebentzio Zerbitzuan