Beste Behin, plazara! Zer sartu digute ?
Ozen zabaldu dugu gure ahotsa aurreko urtetan zehar. Astero astero elkartu izan gara herriko plazan askatasuna aldarrikatzeko, jendeari oinarrizko eskubideak zer diren gogora arazteko eta osasunari buruzko hausnarketak, datuak eta benetako ebidentziak kaleratzeko. Eskubideen urraketa larrien aroa, behin behingoz behintzat, igaro da, baina orduan inposatutako txertaketa masiboen ondorioak aztertzeke daudela, jasangaitza da udazkeneko txertaketa kanpainekin jarraitzea.
Larunbat honetan azaroaren 18an Algortako Telletxe plazan elkartuko gara. Covid txertoek kaltetu duten lagun batekin berba egin eta medikuntzan doktorea den Angel Bidaurrazaga Vandierdonck ere gure artean izango dugu. Besteak beste Osasun Sailari eta medikuen elkargoei bidalitako gutuna eta Alexandra Henrion-Caude genetista belgiarrak RNAm terapiari buruz idatzitako liburuaz hitz egingo digu.
Larunbat honetan eguerdiko ordu batean Algortako Telletxe plazan. Etorri!