Skip to content
Portada » Gasteiz Martxoaren 3an prentsa oharra

Gasteiz Martxoaren 3an prentsa oharra

BI URTEKO TIRANIA, KONTUAK ESKATZEKO GARAIA DA

2020ko martxoaren 11n, MOEko Zuzendari Orokorraren irekiera hitzaldiaren barruan, COVID-19ri buruzko prentsa agerraldian, Thedros Adhamon jaunak hitz hauek bota zituen:

            “(…) MOE agerpen hau baloratu du azken egunetan eta arrunt kezkatuta gaude, bai hedatze eta larritasun mailengatik eta bai gelditasun mailengatik. Horregatik pandemia egoera aldarrikatzea erabaki dugu”

 

Hura izan zen abiapuntua, eta gaur, une honetatik bi urte igarota, baieztatu dezakegu eragin basatia izan duela planeta osoko herri guztiengan.

Gauetik egunera gure etxeetan itxita izatearen harridurak eta estamentu politikoak sortu zuen beldurrak, gizartea txundituta, izututa eta babesgabe utzi zituen. Izua zabaltzeko “terrorismo mediatikoa” deitutakoa erabili zuten: propaganda eraso bat 24/7an gelditu gabe, COVID-19 gai bakarraren inguruan.

Hala ere, hurrengo hilabeteetan eta une hartatik pasa diren bi urteetan, esan dezakegu denbora honetan gertatu denaren inguruko ikuspegi zabalago eta osoagoa eskuratu dugula. Eta bai maila indibidualean zein kolektiboan heldutasun handiago lortu dugula.

Bizi dugunaren laburpen gisa, espainiar estatuan, 2020ko martxo mingots hartatik hona bizitzako momentu esanguratsuenak gogoratuko ditugu:

  • 2020ko martxoaren 7an eskolak itxi zituzten.
  • Martxoaren 14an “itxialdia” edo “etxeko espetxealdia” dekretatu zuten, hamabost egunez esan zuten baina luzatu eta luzatu egin zuten 2020ko ekainaren 21a arte.
  • Pertsonen arteko “segurtasun tartea” ezarri zuten, hasiera batean 2 metrokoa.
  • Gero “etxeratze agindua” ezarri zuten, momentu ezberdinetan eta erkidegoen araberakoa. Gero “ertsatze perimetralak” etorri ziren, norberaren udalerritik edo probintziatik ateratzea debekatzen zutenak.
  • 2020ko maiatzean barneko espazioetan mozala erabiltzera behartu zuten. 2020ko uztailaren 19an, EAEko hauteskundeen hurrengo egunean, mozala toki guztietan erabiltzeko agindua atera zuten.
  • Denbora horretan Gobernuak bi Alarma Egoera ezarri zituen: lehenengoa 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 21a arte, eta bigarren 2020ko urriaren 25etik 2021eko maiatzaren 8ra bitartean. Lehenengoa,  konstituzioaren kontrakoa zela ebatzi zuen Auzitegi Konstituzionalak 2021eko uztailaren 14an; eta bigarrena erdizka konstituzioaren kontrakotzat jo zuen 2021eko azaroan.
  • 2020ko abenduan inokulazioak hasi ziren adin taldeka. 2021eko uztailean adin txikikoen txanda (12tik 17 urtera). 2022ko urtarrilean umeen txanda (5etik 11 urtera). Oraino ez da onartu, baina aurreikus daiteke 5 urtetik beherako umeen inokuazioa 2022ko martxoan hasiko dela.
  • Gogoratzea merezi du txertaketa hautazkoa bada ere, une oro presio handia eragin dela derrigorra dela sentiarazteko.
  • 2021eko abenduan COVID pasea ezarri zuten ostalaritzara, kirol-guneetara, ospitaleetara, zaharren egoitzetara eta abarretara sartzeko.
  • BESTAK DEBEKATU ZITUZTEN: Eguberria, Sanferminak, Aste Saindua, Fallak Ihauteriak…
  • NEGOZIOAK ITXIARAZI DITUZTE
  • LEGEAK ONARTU: 2021eko ekainaren 24an Eusko Legebiltzarrak COVID-19 pandemia kudeatzeko 2/2021 Lege neurria onartu zuen. Lege honek askatasun murrizketa basati bat dakar, bertan gobernuak bere buruari gaitasun erraldoiak ematen dizkio hiritarren bizitza eta ondasunak baldintzatzeko.

 

Segurtasun Nazionalari buruzko Lege Aurreproiektua onartzeke dago, eta horri buruzko informazioa eskatzen dizuet, zentzugabekeria baita herritar gisa ditugun eskubideak urratzea; izan ere, ondasunak desjabetu ahal izango zaizkigu, eta prestazio pertsonalak ematera behartuta egongo gara, Segurtasun Nazionaleko Kontseiluak egoki ikusten badu

Mundura begiratzen badugu ikusten dugu herritarren kontrako neurririk hartu ez dituzten herrialdeek krisi ekonomikorik ez dutela izan, osasun krisirik ere ez, ez dituztela tabernak eta dendak itxi… eta hemen izan diren antzeko gaixo eta hildako eduki dituztela, ez gehiago, eta kasu askotan gutxiago.

Bi urteko tirania. Etengabeko inposaketez, koakzioez eta oinarri zientifikorik edota medikurik gabeko betebeharrez gainezka.

Bi urtez gezurrak jasaten eta herritarrekon kontra.

Aski da! Kontuak eskatzeko garaia da!