Skip to content
ESKOLA COVID-PROTOKOLOEI GURE EZETZIK GOGORRENA.

Ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, erraza da, zenbat eta persona gehiagok parte hartu, hobeto.

INSTITUZIOAK BETE DITZAGUN IDAZKI HAUEKIN:

5 dokumentu partekatzen ditugu zuekin

ESKOLETAN PROTOKOLOEN KONTRA

🚨GOGORATU: Eskoletan protokoloen kontra proposatzen ditugun hurrengo ekintzak hauek dira

BIZITZA PLATAFORMAK BULTZATUTAKO “AITA ETA AMA TALDEEZ OSATURIKO ESKOLA SAREA”

Gaur egun, Euskal Herrian errotuta dagoen plataforma gisa ari da osatzen Bizitza, eratzen duten emakume eta gizonen ahaleginari esker. Denok dakigu neurri krudelak hartzen ari direla gure haur maiteen aurka, eta krudelkeria hori muturrera eraman da txikienen “txertaketarekin”. Argi dago, erresistentzia izango duten leku nagusiak ikastetxeak izango direla. Gaur egun, honako egoera hau gertatzen ari da:

  • Guraso kontziente asko ditugu.
  • Gehienak isolatuta sentitzen dira beren ikastetxeetan, batez ere erresistentzia handiena erakusten ari direnak.
  • Askotan, eskolen aurkako gerra oso odoltsua izaten da begi-bistako arrazoiengatik. Bestalde, Bizitzarentzat oso zaila da, dituen baliabide urriekin, ikastetxeetan gertatzen diren arazo guztiei aurre egin ahal izatea. Energia eman behar zaie jardun nahi duten guraso guztiei.

Proposatzen duguna da Bizitzak ikastetxeetan sareko egitura bat sustatzea. Egitura honek dinamismo eta energia handia izango du, ikastetxe bakoitzean arituko dena, eta sareko gainerakoekin eta Bizitzarekin lotuta egongo da. Jakina, egitura hori ere euskarri egokia da Bizitzak ikastetxeei dokumentazioa helarazteko. Hori ahalbidetzeko, hemen duzue orain arte sortutako sarea, zure inguruko edo ikastetxeko arduradunarekin jarri harremanetan sareko emailean edo idatzi bizitzahezkuntza@protonmail.com helbidera. Beste eskola bat nahi dugu eta lortuko dugu!

Anima zaitez eta parte hartu, zuk bezala pentsatzen duten eta ikastetxeetako neurriekin kezkatuta dauden guraso gehiago daude eta beraiekin harremanetan jartzeko zain daude!

Gaur egun, arrazoi eta proportzionaltasun irizpide guztien aurka, adingabeetan sendagai esperimental bat inokulatzeko prozesua egiten ari dira eta, ikertzaile batzuen arabera, epe luzera pertsonen genetika alda dezake, beste ondorio larri askoren artean. Jarraian, adingabeen txertaketatik zuen seme-alabak babesteko jarraibide batzuk proposatzen dira:

Gurasoentzat eskuragarri 4 dokumentu jartzen ditugu

  1. Esperimentalak. ARN duten “txertoak” esperimentazio aldian daude eta behin-behineko onarpena baino ez dute. Seme-alaba edo zeu laborategiko cobaya izatea nahi duzu?
  2. Ez dago gomendatuta. OMEk ez ditu umeentzat eta gazteentzat “txerto” hauek gomendatzen.
  3. %99,99. Umeen %99,99 bizirik ateratzen da Covid gaixotasunetik, immunitate naturalari esker eta “txertoen” beharrik gabe.
  4. Gaixotzea oso zaila. Gazte batek auto istripu bategatik, erorketa bategatik edo Covid “txertoagatik” hiltzeko aukera gehiago ditu Covidgatik hiltzea baino. Estatu Batuetan txertoengatik 300 gaztetxo hil dira dagoeneko!

  5. Hildako bat. Euskal Herrian ume bat covidgatik hiltzeko probabilitatea %0,00018koa da. Bakarra hil da baina ez Covidgatik, minbizia zuelako.
  6. Kutsatze gutxiago. Gaztetxoek nagusiek baino 8 aldiz gutxiago kutsatzen omen dute.
  7. Miokarditisa. “Txertoen” albo ondorio larrien artean miokarditisa dugu eta betirako kaltea da.
  8. Txertoek” ez dute ondo immunizatzen. Hartu duten %40a berdin-berdin kutsatu edo gaixotu daiteke. Orduan zertarako jarri?
  9. Sistema immunea. “Txertoek” immunizazio naturala kaltetu dezakete, gure sistema ordezkatzen saiatzen delako baina soilik covid-19aren aurka eta ez beste gaixotasunen aurka.
  10. Antzu geratzea. Injekzio hauek seme-alaba antzu bihur lezakete, fabrikatzaileek azaldutakoaren arabera.