Skip to content
Portada » Hainbat haur errugaberen heriotzen aurrean

Hainbat haur errugaberen heriotzen aurrean

1. Hemen gaude gogorarazteko jende asko, haurrak barne, behar baino lehen joaten ari zaizkigula edo ondorio kaltegarri larriak izaten ari direla covid-19aren inokulazioaren ondoren*, hala nola tronboak, iktusak, bat-bateko heriotzak, minbiziaren azelerazioa immunodepresioagatik, arazo neurologiko larriak, bihotzeko arazoak, biriketakoak eta beste batzuk. Horien gurasoak, aitatxi-amatxiak nebarrebak, auzokideak… gara, eta ez dugu ahaztu nahi, ezta isildu ere. Baliteke gure ideologiak desberdinak izatea, baina bat eginda gaude gai honetan.

 

2. Ez dezagun telebistek marrazten diguten errealitateari kasurik egin, bizitza gure kabuz ikusi nahi dugulako. Eta gure begiek ikusten dutena da negozioak ixten ari direla, zerbitzu publikoak narriatzen ari direla, osasun zerbitzuak barne, sufrimendua areagotzen ari dela, bereziki gure adinekoengan, gazteengan eta gure haurrengan, baita haurtxoengan eta haurdunengan ere. Gure begiekin ikusten ari gara ere behin eta berriz txertatzen ari diren pertsonak -noiz arte izan behar den jakin gabe-, inokulazioen bigarren mailako ondorioak ezkutatzen dizkigutela, azalpenik ez dituzten bat-bateko heriotzak ikusten direla, eta obeditzen ez baduzu eta ziztatzen ez bazara marjinazioa eta diskriminazioa, edo oinarrizko eskubide eta askatasunen urratze larria izango duzula. Eta hori guzti hori diktaduretan erabili ohi den “denon onura” delakoaren aitzakiapean, zentsura handi baten presiopean eta egunez egun handitzen ari den jazarpenarekin Europan zein munduko gainerako lekuetan.

 

3. Ikusi ditugu enpresa farmazeutikoak milioika eta milioika dosi salduz nola aberasten ari diren, aurrekontu publikoen kontura noski eta, gainera, kalteen erantzukizunik hartu gabe. Inoiz ez zen hain erraza izan herrien aberastasuna espoliatzea laborategi multinazionalen etekin pribatuak gizentzeko.

 

4. Medikuntzako Luc Montagnier Nobel sariduna, zendu berria, prest zegoen Kanadako Auzitegi Gorenaren aurrean deklaratzeko, honako hauek gizateriaren aurkako krimenengatik epaitzeko: Fauci, Bill Gates eta Pfizer, besteak beste. Hau da, txarto deitutako covid txertoen koktel toxikoen sustatzaileak hain zuzen ere. Munduko telebistetan ez da albiste garrantzitsu hau ikusi eta oso garrantzitsua izan da. Haien kontakizunari jarraitzen ez diogunoi egurra! Ez dute argudiorik. Beste erremedio eraginkor eta merke batzuk ezkutatzen dizkigute (ivermectina, etab.)

 

5. Pertsona arrunt bati substantzia esperimental hori injektatu aurretik, premiazkoa da, oso premiazkoa, agentzia ofizialek jasotzen dituzten heriotzen eta albo ondorioen datuak ezagutzea. Bere datuak dira, ez gureak, eta datu ofizial horiek agerian uzten dute txertoak kaltegarriak direla.

 

 

 

6. Inokulazioak ez dira beharrezkoak. Ez dira eraginkorrak. Ez dira seguruak. Adin tarte gehienetan inokulazioek kalte gehiago ekarri dituzte onurak baino, Ingalaterrako datu ofizialetan ikusi daitekeen moduan.

 

 

 

7. Ebidentzia guzti hauen aurrean, telebistako aditu  ofizialek ezeztatu ez dizkigutenak,  onartuko al dugu estatuak gure adinekoak, gure seme-alabak (gazteak, nerabeak eta haurrak) eta gu geuk laborategiko akuri edo sagutxu gisa erabiltzea?

 

 

8. Geldirik jarraituko al dugu gure osasuna eta bizitza arriskuan jartzen? Zein gizarte mota bihurtu gara gure negozioak hondatzen uzten baditugu, gure herria zorpetzen uzten badugu eta gure  kultura eta tradizioak lurperatzen uzten baditugu?

 

Bizitza Plataforma

2022.02.18

 

* ikus http: vigiaccess.org oms orri ofizialeko datu ofizialak eta covid-19aren txertoaren ondorengo ondorio kaltegarrien berri ematen duen ema.

* ikusi efvv-aren datuak (european forum for vaccine vigilance)