Hezkuntzako protokolo desegokiak kentzearen aldeko ibilaldiak
– Urriaren 22an Bizitza Plataformak euskal hiriburuetan ibilaldiak antolatu ditu, Hezkuntza Sailen ordezkaritzetara. – Eskoletan haur eta gazteen osasun fisiko eta psikologikoaren aurkako protokoloak kentzea eskatuko da, adin horretan covidgatik hiltzeko arriskua covid “txertoengatik” hiltzeko baino askoz txikiagoa delako. – Europako herrialde askotan, gazteengan bereziki, “txertoek” sortutako miokarditisengatik Moderna baztertzen ari direnean, hemen ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitzen dute, Astrazenekarekin gertatu zen bezala. – Ez dugu inolaz ere onartzen 5-12 urte bitartekoei “txerto” esperimentala jartzea eta 12 urtetik gorakoek datorren astetik aurrera maskara kentzea patioan eta txikiek ez. Jokaldi oso zikina dela uste dugu, 5-12 urteko txikiei ere, Vaers eta EMA medikamentuen agentzien arabera milaka hildako eta bizitza osorako lesioak sorrarazi dituzten “txerto” esperimentalak jartzen behartzeko. – “Txertoa” ala maskara, onartuko ez dugun xantaia hutsa da. – Ikasturte berri honetan, gure agintariek ausardiaz jokatu eta beste herrialde batzuetan gertatzen ari denari erreparatzen badiote, ohartuko dira Ipar Euskal Herrian urriaren 4tik aurrera Lehen Hezkuntzako haurrek ez dutela maskara erabili beharrik izango. Danimarka, Estonian, Finlandia, Erresuma Batua (Eskozian ezin), Hungaria, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo eta Suedian ere ez da beharrezkoa maskara eskoletan. Alemanian, 12 urtetik aurrera agintzen dute soilik. – Protokolo hauek kentzeko oraindik sinatzeko aukera dagoela gogorarazten dizuegu eta urriaren 22 arte aukera dago. 3.200 lagunek jadanik sinatu dugu!!!: