Skip to content
Portada » Hirugarren astez Bizitzaren mobilizazioak Diktadurarako Pasaportearen aurka

Hirugarren astez Bizitzaren mobilizazioak Diktadurarako Pasaportearen aurka

Gaur Bizitzak 6 manifestazio egin ditu ditu Algortan, Barakaldon, Durangon, Eibarren, Irunen eta Iruñan, apartheid pasaportearen aurka. Abenduko osasun datuek erakutsi digutenez covid inokulazioek osasun arazoa konpondu beharrean txarrago jarri du. Eta horren aurrean porrot honen arduradunek dimititu beharrean eraso gogorra hasi dute jende guztiaren aurka: orain arte inokulatu ez direnen kontra eta 3. dosia jarri nahi ez dutenen aurka.
Gogoratu behar dugu Apartheid pasaportea ezarri zen astean Bizitzak 30.000 lagun bildu zituela Donostian eta pasa den astean ere beste 8.000 lagun atera zirela Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Euskal Herriak ez du oinarrizko

DIKTADURARAKO PASAPORTEARI, STOP!!

Gaur hemen gaudenok eta munduko leku askotan ere, giza eskubideen eta eskubide zibilen etengabeko urraketa basatia salatzen ari gara. Lotsaren pasaporte hau egoera larri baten aurrean kokatzen gaitu eta inokulazio esperimental masiboen eskutik etorri da. Inokulazio horiek, ez dira txertaketak, ez dute inolako berme zientifikorik, nahiz eta egunean 24 orduz etengabe kontrakoa esaten ari zaigun.

 

 

Eusko Jaurlaritzako goikargu baten hitzetan, “hau ez da osasun kontua”” hau kontu zibikoa dela esan du. Geure hitzetan eta goikargu horren mezua itzuliz, ondotxo dakigu pasaporte lotsagarri hori itzulerarik ez duen eta  aurrekaririk gabeko totalitarismorako atea dela.

Hauxe da eta ez besterik, mundu osoan zehar, gero eta jende gehiagoren harridurarako, hedatzen ari den plan zitala.

 

 

 

Zutik eta martxan dagoen Gizadia ordezkatzen ari gara gaur hemen, geure arteko ezberdintasunekin eta bakarrak egiten gaituzten ñabardura guztiekin. Baina baita, bizi dugun aro honen larritasunaren jabe izateak ematen digun duintasunarekin.  Beti informazio askatasunaren alde. Eztabaida irekiaren alde, doktrinarik gabeko hezkuntzaren alde, osasungintzaren alde, benetako medikuntzaren alde, argiaren eta egiaren alde, haurtzaroari, zahartzaroari eta gizaki ororen duintasunari sor zaion begirunearen alde gaude hemen.

 

Eskubide guztien alde gaude hemen, zaplastada batez eta maltzurkeriarik zital eta larrienaz urratuak izan zaizkigun eskubide horien alde.

 

 

Herritarroi ondo antolatzera eta egunero-egunero bazter guztietan presente egitera deitzen zaituztegu, muturreko larrialdi egoeran gaudelako.

 

 

Osasungintzako langileak, hezkuntzako langileak, ostalaritzako langileak, autonomo eta funtzionarioak… Lanbide eta eremu guztietako herritarrok:

 

Elkartu gaitezen, elkar ezagutu dezagun, antola gaitezen, zaindu gaitezen, elkarren eskutik elkarri babesa  eman diezaiogun. 

 

 

Kiroldegi, kultur etxe, udal eta gainerako erakunde publikoetako agintariei adieraz diezaiegun ez dugula onartuko herritarren kontrako abusu gehiagorik, ezta diskriminazio lotsagarri gehiagorik. AUZOLANEAN lan egin dezagun inposatu nahi den kontrol sozialerako “pasaporte” hau gelditzeko.  Ez hemen ez inon, ezin dezaten ezarri. Geurea dena, geure duintasuna, inork ezin digu ezeren izenean kendu.

 

www.bizitza.eus gure webgunean sartu eta gure aktibisten talderen batean lanean hasi. Ziur zure eskualdean bataren bat egongo dela.

 

www.bizitza.eus  webgunean dendetan zein ostalaritzan euren eskubideak jakinarazteko inprimakiak daude eskuragarri. Merkatari zein ostalari anitzek gurekin bat egin dute dagoeneko. Informazioa eman diezaiegun gero eta gehiago gurekin elkar daitezen.

 

Gora askatasuna!

Gora Osasuna!

Gora Jakituria!

Gora benetako Zientzia! Benetako Hezkuntza! Benetako Medikuntza!

GEURE AITAREN ETA AMAREN ETXEA DEFENDITUKO DUGU!

BIZITZA ZAIN DEZAGUN! ASKATASUNA ZAIN DEZAGUN!!

GORA BIZITZA!!