Bizitza Plataforma osatzen dugun Euskal Herriko 46 taldeek, gure umeak pairatzen ari diren egoera erabat aldatu nahi dugu.
Gure umeek jolastea, beraien artean elkartzea, arnastea, txertoetatik libre bizitzea eta libre izatea nahi dugu. Horretarako, uste dugu, txikitatik ikasi eta sentitu behar dutela askatasuna eta norberaren berezko ideiak izatea zer den garatzea.
Ez dugu zentzu gabeko arauz beterik dagoen eskola bat ulertzen ez defendatzen, ez dugu babesten arnastu ezin duten eskola bat, ezta elkarrekin jolastu ezin duten eskola bat, ez egunero tenperatura hartzen dieten eskola bat, ez ahoa estalita duten eskola bat, ez eskuak behin ta berriz garbitu behar duten eskola bat, ez ondokoak zer egiten duen berri ohartaraztea agintzen duen eskola bat, ez ondoko kidea kutsakorra den pertsona bat dela pentsarazten duen eskola bat.
Ez bada aurreko eskolara itzultzea, eskola berri bat bultzatu nahi dugu, non askatasuna lehendabiziko borroka izango den, non gure umeak libre egon daitezen gure esku dauden tresna eta ekintza guztiak aurrera eramango ditugun.
IRAKASLEEN-TESTIGANTZAK
🌀🌀 Alemaniako eskolako maistra honek Covid neurriekin izan duen esperientzia eta neurri horiek ezartzeari nola uko egin zion eta izan zituen ondorioak kontatzen dizkigu. Euskal Herrian edo Espainian ez ezik, Alemanian ere Covid protokoloak ez betetzeagatik espedientatutako irakasleak ditugu. Hemen maskararen derrigortasuna izan da, beste neurri izugarri batzuen artean, Alemanian, irakasleak behartzen zituzten ikasleei antigeno frogak egitera. Entzun eta ez dezagun ahaztu hau gertatu dela.
🔆🔆 KOLLATERALLen beste bideo bat, Johanna Wahlilen erreportaia sorta, kobidianismoak gure gizartean eragin dituen kalteez hitz egiten duena, baina baita “normaltasun berriaren” aginduak aurrera eraman ez duten pertsonen adoreaz ere. Kamerak protagonistak laguntzen ditu eguneroko bizitzan.
Eskolako zuzendari hau kaleratua da ez zegoelako Covid neurriak ezartzeko prest. Lan hutsa baino zerbait gehiago da berarentzat, benetako bokazioa da.
Bizitza osatzen dogunok amesten dogun eskola
🚨GOGORATU: Eskoletan protokoloen kontra proposatzen ditugun hurrengo ekintzak hauek dira
Ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, erraza da, zenbat eta persona gehiagok parte hartu, hobeto.
INSTITUZIOAK BETE DITZAGUN IDAZKI HAUEKIN:
📚📖 Dokumentu oso interesgarri bat partekatzen dugu zuekin eta gomendatzen dizuegu irakurtzeko: “Implicaciones pedagógicas de la normativa Covid y los planes de contingencia para la convivencialidad en los centros educativos”, Alfredo Hoyuelos, filosofo eta hezitzailea, Heike Freire, filosofoa, psikologoa eta pedagogoa eta Clara Mastresek, pedagogoa, idatzia. Bertan, honako hausnarketa hauek topatu ditzakegu beraien argudioekin:
Eskola protokoloak gehiago arduratzen dira arauak bete daitezen, pertsonak zelan sentitzen diren lantzeaz baino.
Jartzen dugun arreta maskaretara doa gehiago, pertsonen begietara baino.
Segurtasun axolagabea, ba al zen lehenagoko ohitura bat ere?
Zenbat ume eta profesional gaixotzen gaude ikastetxeetan? Neurri hauek pertsonak gaixotzen dituzte.
Eskolafobia bat sortzen ari gara protokolo hauekin. Ikastetxea kontrako giro esparrua bihurtzen ari gara.
Gure umeak beldurretik eta atsekabetik daude ikasten.
Irakurri dokumentuaren 4. orrialdean dauden portzentaiak (2021eko ekaina): euskal eskola sistemaren diagnosia. Zerbait aldatu behar dugunaren seinale…
Irakasle talde bat bildu dugu. Aurten eskola Covid-protokoloekin izan duten esperientziaz hitz egiten digute eta hausnarketa interesgarria egin dute.
Gonbidapen bat luzatzen diegu etikatik, zientziatik eta erantzukizunetik beren esperientziak aurkeztu eta hitz egiten duten pertsona guztiei. Hezitzaileak, osasun-langileak, politikariak eta gizarte osoa…
Bizitzaren aldeko hezkuntza: irakasle batzuk bildu dira aurtengo covid protokoloen inguruko hausnarketa bat egiteko.
Zer gertatzen ari den ez dakitenentzat, jakin nahi ez dutenentzat, jakinda isiltzen direnentzat…
ORAIN DA UNEA.
Bizitza Plataformako Arrate eta Ainara Oiartzungo irratian izan dira eskoletako protokoloei buruz hizketan eta umeen egoera larria salatzen. Entzun hemen elkarrizketa osoa
http://oiartzunirratia.eu/oiartzun_irratia_receive/attachments/article/3303/BIZITZA%20HEZKUNTZA%20Ainara%20eta%20Arrate%202021-06-28.mp3
Bizitza Plataformako Arrate ta Ainara Oiartzungo Irratian eskoletako protokoloei buruz hizketan eta umeen egoera larria salatzen.
Bizitzan parte hartzen duen IDE-ADE elkarteak guraso eta umeen testigantzen bilduma interesgarri hau prestatu du, ikastetxean azken urte honetan bizi izandakoarekin. Zabaltzea eskertzen da:
https://drive.google.com/file/d/1Qg5JV13QINSUxZD6OKas2MD9cww_SV2E/view?usp=sharing
Bizitzan parte hartzen duen IDE-ADE elkarteak guraso eta umeen testigantzen bilduma interesgarri hau prestatu du, ikastetxean azken urte honetan bizi izandakoarekin. Zabaltzea eskertzen da:
https://drive.google.com/file/d/1Qg5JV13QINSUxZD6OKas2MD9cww_SV2E/view?usp=sharing
Bizitza Hezkuntzarekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bizitzahezkuntza@protonmail.com