Gaur irailaren 4an bi manifestazio abiatu dira Hendaiako Herriko Etxetik eta Irungo Udaletxetik aldi berean eta Lapurdi eta Gipuzkoa batzen dituen Santiago zubian batu dira.
Irungo udaletxe aurreko plazatik 1.300 bat lagun abiatu dira manifestazioan. Hasi aurretik egon diren interbentzioetan gazte eta umeak bereziki ez inokulatzeko eskatu da, haiek gaixotasun hori oso arin pasatzen dutelako eta naturalki erraz immunizatzen direlako. Bestetik Lapurditik etorritako ordezkariak esan duenez, gure aitatxi-amatxik askatasunen alde borrokatu zuten eta horri esker orain kentzen ari zaizkigun eskubide batzuk izan ditugu baina orain, ezer egiten ez badugu, zer pentsatuko dute gutaz seme-alabek etorkizunean?
Ondoren manifestazioak udalerria zeharkatu du Lapurdirantz. Gehien oihukatu den aldarria “Osasuna Askatasuna” izan da. Hendaiako Herriko Etxetik beste zutabea abiatu da ordu berean eta “Liberté Askatasuna” entzun da etengabe ibilaldi osoan. Azkenean Santiago zubian zutabe biak elkartu dira, ordurako 2.200 bat lagun elkartu direlarik. Ondoren Ficobako aurreko lautadan elkartu gara denok jai giroak txertaketa ziurtagiri eta pasaportea salatzeko, apartheid berri bat delako.
Madrilen ere estatu mailako kontzentrazioa deituta zegoen, gazte eta haurren inokulazioaren aurka. 19:00 Ficobarekin streemingin bidez konektatzekotan da.
Gogoratu beharra dago “inokulazioaren” etorrerarekin batera, Espainiar estatuan “Covid pasaportea” ezarri dutela zenbait autonomia erkidegotan, eta autonomia erkidego horietako justizia auzitegi gorenek pasaporteak legez kanpokotzat jo dituzte.
Frantziar estatuan, berriz, derrigorrezkoa dute osasun txartela izatea, bizimodu normala egin ahal izateko. Jatetxe batera, zinemara, azalera handi batera, ospitalera eta eguneroko gai gehienetara joatea, esaterako, debekatu egin zaie txertoa hartu ez duten pertsonei.
Irailaren 15etik aurrera, txertoa jarrita ez duten osasun langileak, jendarmeak eta suhiltzaileak lanik eta soldatarik gabe geratuko dira. Polizia eta militarrak gonbidatzen ari dira, baina oraingoz ez dituzte behartzen.
Ostalaritzan, irailaren hasieran osasun txartela eskatzen hasiko dira. Edo bestela, PCR testa 2 egunean behin egitea. Beste aukera bat covid pasatu izana da eta, kasu horretan, 6 hilabete dituzte txertoa hartzeko.
Frantziarren % 50, gutxienez ez denez txertatu, presio neurri horiek hartzen hasi dira. Gauzak horrela, frantziar erresistentzia zoriontzekoa eta eredugarria dela uste dugu da, bertako herritarrak erakutsi duten heldutasuna guztion eskubideak, osasuna eta askatasuna babesteko oso baliagarriak zaizkigu.
2021.09.04
bizitzaposta@protonmail.com