Euskal Irrati Telebistaren aurrean elkartu gara komunikabide guztien jokabideak sortzen digun sumindura publikoki adierazteko. Aho eta mezu bakar batez ikusten eta entzuten zaituztegu mundu osoan zehar, hitzez hitz diseinatu eta adosturiko mezuak igortzen.
Mundu zabaleko ia komunikabide guztiak (publikoak zein pribatuak), pertsona banakatxo batzuen kontrolpean egoteak izango du bai horretan zerikusirik. Gizarte ingeniaritzaren bidez diseinaturiko estrategien bozeramale zarete, munduan gertatzen ari dena isilduz eta ipuin horrekin guztiz bat ez datorren edozein informazio zentsuratuz.
Egiten ari zaretenak, ez du izenik. Eta ez du izenik, honen parekorik inoiz ez delako gertatu ere egin. Ez du aurrekaririk. Agertzen diguzuenagatik salatzen zaituztegu, baina baita iztukatzen diguzuenagatik ere. Diru publikoarekin ordaintzen dugun EITBren kasuan hain zuzen, honako erantzukizun hauek egozten dizkiogu erakunde horri:
Herritarrok neurri gabe izutzea.
Datuak manipulatzea.
Informazioa manipulatzea.
Lekukotza anonimoak nahierara manipulatzea.
Herritarrok, maltzurkeriaz, mehatxatzea.
Herritarrok inokula daitezen hertsatzea.
Herritarrok PCR probak egin ditzaten hertsatzea.
Epaitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo dituen dekretu eta arauak inposatzeko lan zikina egitea erakundeei.
Herritarrak hertsatzea baita, arau eta dekretu horiek txintik egin gabe bete ditzaten.
Etxe horretan ari zareten profesionalei. (Bereziki zeuon irudia zein ahotsa eskaintzen diozuenei eta zuzendaritzan ari zaretenongana zuzentzen gara).
Galdera batzuk bota nahi dizkizuegu, zuei zeuoi eta zeuon bidez, mundu zabaleko hedabide guztietako profesionalei. Izen abizenak dituzue geuk bezala.
¿Zeuon bidez ezartzen ari diren guda psikologiko zein gizarte ingeniaritza estrategien jakitun zarete?
Zeuon ahotsa eta irudia (zeuon sinesgarritasunarekin batera) zein agindu eta agendari eskaintzen ari zareten ba al dakizue?
Ikertu ahal duzue guzti horren inguruan?
Ba ote dakizue ezingo duzuela nahita ere?
Ez dizuete zalantzarik sortzen guzti horrek?
Guzti horretaz arduratu izan ote zarete inoiz bi urte hauetan zehar?
Zer da zuontzat kazetaritza?
Ba ote du alderik, propagandarekin?
Galderak hor daude. Erantzunak zeuongan, ordea.
Hedabideok: Argi ibili. Hor goiko horiek ez zaituzte defendituko. Beti izan daiteke damutzeko momentu egokia, inoiz ez baita izan premiazkoagoa.
Ez iezaiezue lagundu.
Eta gure munduko herritar guztiei esaten diegu…Itzali telebista eta bilatu informazioa!!
Eta hedabideotako langile zareten herrikide guztioi ere, hurrengo hau eskatzen dizuegu:
Informa zaitezte eta informa gaitzazue.
Ez jakin nahi izana ez dago aukeran, zuona bezalako zereginen karguan daudenentzat. Beste alde batera begitatzea ez dago aukeran, guzti honen hain ardatzean dauden kolektiboentzat.
Zatozte gurekin herritarren eta euren Giza Eskubideen alde.
Zatozte gurekin, BIZITZAREN ALDE. Atera zaitezte eta zatozte gurekin oraintxe bertan.
Eskerrik asko!