Antolaketa, azalpena eta hizlariak
Mundu mailako apartheid eta herritarren bazterketa izugarriena abian da. Frantziar estatuan mailaka langile kaleratzen ari dira ez inokulatzeagatik. Kontrol agiririk gabe ezingo dute ospitaleetan sartu, tabernetan eta leku askotan. Gaur Nafarroa Behereko Izpuran 16:00 elkarretaratzera deitu dute, ospitale aintzinean: Txertaketa” behartu HUNI EZ!, Osasun PASSari EZ!, Ordainduzko PCR-ei EZ! Deia Iparraldean sortu den “Nora goaz” kolektiboak egin du
Italian portuetako langileek greba hasi dute, kontrol karnetaren eta apartheidaren aurka: https://mpr21.info/huelga-de-los-estibadores-italianos-contra-el-pasaporte-sanitario/
Portugaleteko egoitza batean 3. dosia eman eta 61k positibo eman dute https://www.elcorreo.com/sociedad/salud/brote-residencia-portugalete-61-contagiados-20211011180949-nt.html
Bizitza plataformak antolatuta, 4.000 lagun elkartu ginen atzo Bilboko kaleetan Covidaren aitzakian ezarritako neurriak salatzeko eta giza eskubideak aldarrikatzeko.
Goizean Bizitza Records-ek ekoitzitako lehen diskoaren aurkezpen kontzertua burutu zen
Manifestazioaren hasieran komunikabide eta kazetariei zuzenduriko hitz zorrotzak entzun ziren EITB atarian, bertso eta txalapartaz lagundurik.
Hiriburuko kale nagusiak euri, haize eta txingorpean, musika eta aldarrikapenez bete ziren: osasuna eta askatasuna, covid pasaporterik ez, utzi bakean umeak, telebista manipulatzailea…
Arriagan amaitu zen manifestazioa Jon Ander Etxebarria, Idoia Larrañaga, Diego Marina eta Nekane Juradoren hitzartzeekin.
Gaur arratsaldeko 17:00etan G1 diru mota libre eta unibertsalaren potentzialari buruzko mahai-inguru irekia antolatu da.
Arratsaldeko laburpena: https://youtu.be/6unhkTwuPDo
Manifestazio hasierako bertsoak eta irudiak: https://odysee.com/@LaVerdadOculta:e/Manita-bilbao:5
Manifestazioa 27an izango da, larunbatean, 16:30etan EITBetik hasita eta Arriagan amaitzeko. Goizean gai honi buruzko lehenengo diskoa aurkeztuko da eta txikientzako jolasak egongo dira Areatzan.
Manifestazio honekin honako hauek dira eskatuko ditugu:
1. Umeak ez inokulatzeko, arriskuak onurak baino askoz handiagoak direlako eta horren lekuko dira umeak inokulatuko ez dituzten herrialdeak, Bretainia Handia adibidez. Ume bat salbatzeagatik 20 ume hiltzeko arriskuan jarriko ditugu?
2. Apartheid pasaportea ez jartzeko, inokulatuek inokulatugabekoek beste edo gehiago kutsatzen dutelako datu zuzenagoak ematen dituzten herrialdeetan ikusten dugun bezala: Bretainia Handia, Singapur…
3. PCR faltsuekin amaitzeko, 35 ziklotara eginda positibo faltsuak %70etik gorakoak direlako, Osakidetzak egiten duen bezala. Eta
4. Udalerriak aitzakiekin ez ixteko, 10.000 biztanleko herri batean 14 egunetan positibo bat egotearekin itxi nahi dutelako, horrek izen bakarra du: estatu terrorismoa.
5. Eskoletako protokoloak kentzeko, ez daudelako lotuta ezta haien osasun datu manipulatuekin eta oinarri zientifikorik ez dutelako eta etengabeko tortura bat delako, eta jendea beldurtzeko kanpainekin eta konfinamenduekin inoiz baino buruhilketa eta gaixotasun mental gehiago sorrarazi dutelako.
6. Sendatzeko beste metodoak debekatzeari uzteko: ivermectina, etab, beste herrialdeetan jende gutxiago hiltzen delako.
7. Beldurra etengabe sartzeari uzteko, gripea baino hilkortasun piska bat handiago duen gaixotasun baten aurrean gaudelako, ez bi, hiru edo lau aldiz gehiago, ikustatarazi nahi diguten moduan.
8. Gezurrak esateari uzteko, ZIUetan dauden paziente gehienak inokulatu gabekoak direla diotelako, jakin izan dugunez guztiz kontrakoa denen. Izan ere, 6 hilabete baino gehiagoko denbora inokulatuta daramatenak ez inokulatutzat hartzen dituztelako zein bigarren edo hirugarren dositik 2 aste pasatu ez direnean, etab. Zer gertatzen ari da?
9. Autopsiak egiten uzteko, jarraitzen dutelako senideei euren etxekoen heriotzen zergatiak ezkutatzen.
10. Ostalaritza zigortzen ez jarraitzeko, eta Davosek ostalaritza erdia ixteko (haien ordez multinazionalen bat jartzeko) eman duen aginduarekin ez jarraitzeko,
11. Ikerketa zientifikoak aurkezteko, orain arte herritarrak eta txikien ekonomiaren kontra daramaten politika justifikatzen duen ezer aurkeztu ez dutelako. Eta eztabaida publikoa egin nahi ez dutelako.
Gero eta hitz politagoak bidaltzen dizkigute, hala nola Agenda 2030en helburuak, eta horiek guk sinistea espero dute, bitartean orain arte izan ditugun askatasun guztiak ezabatzen ari diren bitartean, erregimen totalitario baterantz eramateko.
Gero eta jende gehiago konturatzen da horretaz eta, berandu baino lehen, jaiki ASKI DA esateko ordua heldu zaigu.
Bilbon, 2021eko azaroaren 19an. Gaur Bizitza Plataformak datorren larunbatean egingo duen manifestazioaren aurkezpena egin du, lau hizlarien bidez:
Alfontso Longok: lau fondok medioetan, farmazeutiketan… agintzen dute eta denak haien esanetara daude
Alfonsok esan du iazko maiatzean bagenekiela zer zetorrela. Bost minutu galtzeko duen edozein pertsonak jakin dezakeela nor den munduren jabea Black Rock, Vanguard, State Street eta Fidelity. Lau fondo hauen artean teknologikak, farmazeutikak, egunkari eta telebistak, bankuak eta enpresa handi guztiak kontrolatzen dituzte. Hemen adibidez, Petronor, Iberdrola edo BBVA.
Euren helburua mundu mailako estatu totalitarioa jartzea da eta terrorearen eta kontrol digitalaren bidez mantendu,beldurra funtsezkoa zaielako eskubideak murrizteko eta dirua haien negozioetara pasatzeko, oraingoan farmazeutikoetara. Eta bitartean, noski, herritarren ondasun guztiekin geratu.
Erabiltzen duten diskurtsoa engainagarria da oso: “elkarrekin honetatik aterako gara” baina atzean dagoena eskubide guztien ezabaketa da: adierazpen askatasuna, mugitzeko askatasuna, medikamentu bat hartzeko edo ez hartzeko eskubidea…
Nekane Jurado: estatuak ordaindu ezingo diren zorretan sarrarazi dituzte, munduko jabe horiek ondare publiko guztiaren eta gure bizitzen jabe bihurtzeko
Nekanek eragin duten krisi honen atzean dagoen arrazoi ekonomikoak azaldu ditu. Izan ere, “krimen handi bat ikusten duzunean diruaren pistari jarraitu” esaera famatua hemen ere aplikatu behar dugu, zerbait ulertu nahi badugu.
Iaz, 2008ko krisiarekin antzera, ekonomia oso egoera txarrean zegoen. 2008an dirutza publikoa sartu behar izan zuten banka sistema pribatuan dena ez jausteko. Eta orain berdin baina, jabe berberenak diren farmazeutiketara zuzendu dira milioika eta milioika kopuru horiek, bankuen jabe berberak dituztenak.
Horrez gain estatuak desegin nahi dituzte eta horretarako ordainezinezko zorrak sortu. Adibidez, estatu espainiarren 2008an zorra 440.600 milioitakoa zen eta orain 1.290.000.000ra pasatu da. EAEn 2008an 642 milioiko zor publikoa zuen Jaurlaritzak eta datorren urtean 13.000 milioitara helduko da, hau da, 20 aldiz gehiago.
Biztanle bakoitzeko estatuaren eta hemengoaren zorra 34.000 euro dira eta horren erdia fondo putreen esku dago. Beraz, Grezian, Argentinan eta herrialde askotan kobratzera datozenean badakigu zer gertatuko den: erabateko pribatizazioa eta gobernuen diru kopuru itzelak zorra ordaintzera, beste guztietatik kendu.
Isabel Conde: zer egiten ari dira medikuak adinekoak bakarrik hiltzen ez uzteko eta buruhilketa eta arazo psikologikoak saihesteko?
Isabelek azaldu duenez, hemen gaude ahulenei ahotsa emateko: umeei, adinekoi… gehien jasatzen ari direnak bakarrik eta abandonatuta sentitzen direlako.
Horrez gain estatuko egoitzetan hil diren 30.000 agure-atso horiek gogora ekarri nahi ditugu, hildakoen %60 izan zirenak, inolako osasun laguntzarik gabe. Bakarrik hiltzen utzi zituzten, batzuk haien geletan itxita.
Herria abandonatuta eta engainatuta sentitzen da: Nork agindu zuen hori? Zertarako?
Isabelek gogoratu du estatuan ia 4.000 pertsonek haien buruaz beste egin zutela iaz eta arazo psikologikoak %30etik gora igo duela, agindu zuten konfinamendu eta etengabeko beldurtzearekin.
Azkenik galdetu die medikuei ea haien zin hipokratikoaz ahaztu diren gertatzen ari den guzti honen erantzulekideak direlako eta medikuak baino medikamentuak agintzeko makina diruditela, errezetak farmazeutikek inprimatzen dituzten bitartean.
Azkenik Patxi Alañak prentsaurrera etortzerik izan ez duen Jon Ander Etxebarriaren datu batzuk azpimarratu ditu: nola ausartu diren Intzidentzia Metatua 500etik 150era jaistea, horrela, 10.000 biztaleko herri batean 14 egunetan PCR positibo bakar batekin itxi ahal izateko?
Eta Osakidetzaren datuak hartzen baditugu, ZIUetan dauden gehienak txertatu gabeak izatea ezinezkoa dela, ZIUetan eta “txertatuta” dauden datuak, adin tarteka aztertzen baditugu, argi ikusten delako.