Skip to content
Portada » Manifesta Bilbon Abenduak 2ean

Manifesta Bilbon Abenduak 2ean

Gure umeak osasuntsu daude!

⛔️💉💉💉 ⛔️  STOP “SASI-TXERTOEI” ✋HAURRAK EZ DIRA IKUTZEN ⛔ ️💉💉💉 ⛔️

Askotan egiten diot galdera bat neure buruari, hots, gure seme-alabak osasuntsu daude, hortaz,
zer dela eta txertatu nahi dituzte? Eta urtetik urtera gorputzean gauza gehiago sartu? Badakit
azkenaldian Osakidetza telefonoz ere deitzen ari dela eta mezuak bidaltzen ari dela, covid
txertoarekin egiten zuten bezala, batez ere irailetik hona, “gripearen txertoa” jartzeko. Eta familia
askok esan arren, tira, ez da derrigorrezkoa, ez da ezer gertatzen, hala ere, gizarte- eta mediku-
presio ikaragarria dago gure seme-alabei txertoa jartzeko. Bada, mezu hau helarazi nahi nieke
familiei: haurrak bakean utz ditzatela eta familiek askatasunez erabaki dezatela. Berriz diot,
osasuntsu badaude, zertarako txertatu?
Uste dut bakoitza bere kabuz iristen dela egia bereganatzera, hala sentitzen duela horrela denean. Ez
gatoz hona egia zein den esatera, baina bai galderak eginaraztera, zuen artean hitz egin dezazuen
esatera, baita lagunekin, familiarekin, medikuekin, eta pediatrekin ere hitz egin dezazuen esatera,
eta txertoaren inguruko zalantzak, zuen irizpideak azaleratu ditzazuen esatera.
Batzuetan zerbait pentsatzen dugu, gauza bat sinesten dugu eta ez da ezer gertatzen iritzia
aldatzen badugu, informazioa izanez gero. Gogoko dut Kant filosofoak zioena, alegia,
jakintsuak direla iritziz aldatzera ausartzen diren pertsonak. Berriro diot, erabakiak
askatasunez har ditzagun, ez bortxaturik, baizik eta informaturik gaudela.
Nik orain dakidan guztia jakin izan banu, azken hiru urte hauetan ikasi duguna jakin izan banu,
garai batean alabari txertorik ez jartzea erabakiko nukeen. Eta eskatuko nuke ez ditzatela
haurrak eskoletan txertatu, uste dut hautsi egiten dela Datuak Babesteko Legea, horrela haurrek
badakitelako nor dagoen txertaturik eta nor ez, eta txertaketa-egunean, neska-mutil batzuek gaizki
pasatzen dute. Hortaz, beren seme-alabei txertoa jartzea erabakitzen duten familiak joan daitezela
osasun-etxera, anbulatoriora eta han egin dezatela. Bada burura datorkidan galdera bat: nola izan
gaitezke herri burujabea, geure osasunaren inguruan ezin badugu erabakirik hartu?


Ainara Madariaga, ama eta irakaslea

BA AL DAKIGU ZER SARTU NAHI DIETEN GURE HAURREI?

zeinen esku uzten duzu zure umearen besoa?

BILBON ABENDUAK 2, larunbata, arratsaldeko 17:00etan,
JESUSEN BIHOTZETIK abiatuta.

Prentsa oharra

Prentsaurrekoa abenduaren 2an Bizitza plataformaren lokaletan, Bilboko manifestazioa aurkezteko