Bizitza plataformak Bilbon deitutako manifestazioaren erabateko arrakasta. Milaka pertsonak Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatu dituzte Diktaduraren Pasaportea salatzeko. Aipatzekoa da 17 autobus iritsi direla Agoitz, Tolosa, Irun, Gasteiz, Lizarra, Donostia, Eibar, Oiartzun, Iruñea, Beasain eta Kantabriatik.
Previous
Next
Manifestazioaren ajea
Bizitza komunikabideetan
Prentsaurrekoa urtarrilaren 12an Bizitza plataformaren lokaletan, Bilboko manifestazioa aurkezteko
Atsaldeko 17: 00etan hasiko da La Casillan eta Autonomia, Zabalburu Plaza, Hurtado Ametzaga eta Buenos Aires zeharkatu ondoren, Bilboko Udaletxeko plazara iritsiko da...
Antolaketa, deialdia eta hizlariak
Urtarrilaren 22an, giza eskubideen urraketa basatiaren aurrean Bilboko kaleetan gure askatasun nahia zabalduko dugu, manifestazioan. Txertatze esperimental masiboaren bidez ezarri den pasaporte lotsagarri hau, ez da osasun kontua ordea. Inoiz ezagutu ez dugun totalismoari atea irekitzen dio txartel honek, itzulerarik gabeko atea. Instituzio, alderdi eta eragile ezberdinei ozen esango diegu: ez dugu herritarren kontrako abusu gehiagorik onartuko, ezta diskriminaziorik ere.
Auzolanaren bidez kontrol sozialerako pasaporte hau gelditzeko gonbidapena luzatzen diegu herritarrei, Bizitzako taldeetan antolatuz, ostalariak informatuz … geroz eta gehiago elkar gaitezen! Argi dago inokulazio masibo esperimentalaren bidez instalatu den «pasaporte» lotsagarri hori ez dela osasun-kontua, baizik eta atea irekitzen diola orain arte ezezaguna zen totalitarismo mota bati, itzulerarik gabeko totalitarismo bati. Erakundeei, alderdi politikoei eta gainerako gizarte-eragileei honako hau ohartarazi nahi diegu: ez dugu herritarren aurkako abusu gehiagorik onartuko, ezta diskriminazio bakar bat gehiago ere.