Skip to content
Portada » Maskara eramatea ez behartzeko eskaera

Maskara eramatea ez behartzeko eskaera

Gaur Bilbon, EUSKAL OSASUN LANGILEAK OSASUNAREN ALDE taldeak prentsaurreko bat eman du, gure gizartean une honetan gehien kezkatzen gaituzten gauzei buruz hitz egiteko. Besteak beste gai hauek aipatu dira:

 

  1. Desadostasunak orain arte eraman den osasun politikarekin

 

  1. Koronabirusa dela eta emandako hildako kopurua hartutako neurriekin desproportzionala iruditzen zaigu.
  2. Hildako askoren arrazoiak zalantzan jartzen ditugu. Hasierako 3 hilabeteetan, praktikoki larrialdia pasatu arte, ez badira autopsiarik egin, hasiera batean PCRak ere ez bazeuden (horiek ere zalantzan ditugunak) eta gaixotasun berria izanik zelan zekiten jendea zertaz hiltzen ari zen? Sasoi horietan ohikoak diren gainontzeko gaixotasunengatik hildakoak desagertu direla edo asko gutxitu direla ematen du.
  3. Hildako asko praxi eta agindu desegokien biktima izan dira. Gerora ikus zen bezala arnasgailuek gaixoak larritu eta kasu askotan hil dituzte, anti-koagulanteak eta anti-inflamatorioak debekatu zituzten, gerora eman behar zirela ikusi zen.
  4. Alemaniako autopsien nagusiak, Klaus Püschel Irakasle-doktoreak, Hamburgoko Unibertsitate Ospitaleko Lege Medikuntza eta Auzitegiko Zientzien Institutuko Zuzendariak argi esan du hildakoek beste patologia batzuk izan dituztela (minbizia, bihotzeko gaitza, birikietakoa…) eta covid gaixotasuna ez dela arriskutsua.
  5. Munduan ez dago birusa isolatu duen laborategirik. Prozesu hori egiteko Kotzen protokoloa egin behar da eta munduan ez dago oraindik hori egin duenik, oinarrizkotzat jotzen dugu eta gertaera salagarria eta oso larria.
  6. Unerik kritikoenean kolapsoak egon ziren baina arrazoia zein den ez dute esan nahi. Ospitaleetako oheak gutxitu zituztelako agian? Langile gutxiago dagoelako?
  7. Testa ez da fidagarria, positibo emateak Sarve Cop-2 daukazula ez du esan nahi. Beste gaixotasun batzuk izanda positibo eman dezakezu. Tanzaniako presidenteak papaia frutaren, txorien, ahuntzen… laginak eraman zituen eta positibo eman zuten. 1993. urtean test hori sortzeagatik nobel saria irabazi zuen Kary Mullisek horrela adierazi zuen. EHU-UPVk test fidagarriagoak egin zituen, Eusko Jaurlaritzak Osakidetzarekin akordioa sinatu eta gero testak albo batean gelditu dira. Alemanian bezala PCR frogak baztertzea eskatzen dugu.
  8. Musukoak osasunerako kaltegarriak dira (zure CO2a etengabe arnasten zaude eta defentsa immunologiakoa kaltetzen dutela ukaezina da). Munduko Osasun Erakundeak berak ez ditu gomendatzen.
  9. Gaur gaurkoz, ospitaleetako egoera zein den ikusirik, Zainketa Intentsiboetako Unitateaak (UCIak) hutsik daudela, gaixotasunaren indarra zein den eta hilkortasun datuak erreparatuz hartutako erabakiak desproportzionalak direla iruditzen zaigu.
  10. Benetan birusa gure artean badago indar gutxi daukala ikusirik herritarren immunitatea aprobetxatzeko une egokia da.
  11. Konfinamendua ez dago zientifikoki frogatuta. Datuei erreparatuz ez da eraginkorra izan. Gainera utzitako ondorioak oso larriak izan dira.
  12. Itzelezko zentsura dago. Herritarrek beste bertsio batzuk entzuteko eskubide guztia daukate. Honen kontra hitz egin duten mediku edo aditu askok ondorioak pairatu dituzte, kale gorrian gelditu dira, ez gaude bat ere ados.
  13. Herritarroi askatasun eskubide pilo baqt murriztu dizkigute.
  14. Munduko Osasun Erakundearen diru sarreren %80 pribatua da (Bill Gates gehien ematen duena).
  15. Beste herrialde batzuetan, Ekuadorren esaterako, produktu batzuekin entsaio klinikoak egin dituzte eta gaixoak 4 egunetan osatu dira. Ez dugu ulertzen zergatik hemen ez diren horrelako entsaiorik egin.
  16. Hedabideek etengabe sartu duten beldurrak eragina izan du.
  17. Hartutako erabakiak ez daukate oinarri zientifikorik. Espainiako Gobernuak ez du txostenik entregatu ezta aholkularitza taldearen izenik eman.
  18. Barbastroko Ospitaleko behin betiko ikerketaren arabera gripearen txertoa jarri dutenen eta hildakoen artean erlazio zuzena dago. Datuen arabera bai Europan zein estatuan erlazio hori betetzen da. Konfinamendu zorrotzak izan dutenek ere hildako tasarik handiena izan dute.

 

  1. Eskaerak
    1. Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzari:
  • Gai honen inguruko ikerketa serioa egiteko
  • Jon Ander Etxebarria Garate Euskadiko Biologoen Elkargoko dekanoaren txotena kontuan izateko.
  • Alemanian egin duten bezala PCR frogak albo batean uzteko. UPVk atera zituzten testak fidagarriagoak izanik horiek berak erabiltzeko.
  • Benetan birusa gure artean badago indar gutxi daukala ikusirik herritarren immunitatea une honetan aprobetxatzeko eta hartu dituzten neurriak kentzeko.
  • Txertoak dakartena berrikusteko eta herritarrei jarri ala ez jarri askatasuna emateko.
    1. Eusko Jaurlaritza eta hedabideetako zuzendariei: hedabideen bitartez sartzen duten beldurra gelditzeko. Dagoen zentsura modu bortitzean gelditzeko eta bertsio ofizialarekin bat ez datozenei ahotsa emateko.
    2. Kazetariei: gai honen inguruan gehiago ikertzeko: beste herrialdeetan egiten ari diren gauzak eta hemen egiten ez direnak, PCRei buruz dauden zalantzak, maskara ia Europa osoan derrigorrezkoa ez dela zabaltzea, delako gaixotasun horri buruz dauden zalantzak, osatzeko erabili diren beste erak…
    3. Osasun arloko profesionalei: sortu dugun taldean parte hatzeko eta gure helburua hedatzen laguntzeko.
    4. Herritarrei: antolatzeko, musukoaren derrigortasuna ez onartzeko eta informazio osatua eskuratzeko
Tags: