Espainiako gobernuak hartutako neurrien artean, legezko betebehar bat dago: herritarrek, oro har, maskarak etengabe erabiltzea eguneroko jardunean, adin guztietan, baita haur eta gazteek ere, eskola-jardunean eta jarduera fisikoan.Justifikazioa gaixotasun bat ez kutsatzea da, komunikabideek etengabe beldurra medio, gizartean maskara erabili beharraren sinismena lortu dutelarik. Horrela, pertsona gehienek etengabe erabiltzen dituzte egoera guztietan, eta seme-alabak behartzen dituzte eramatera (komunikabideek bultzatuta, poliziaren isunen beldur , eta besteen begirada gaitzesleak sahiesteko ). Baina erabilera justifikatuta al dago? Birus-kutsadurei aurrea hartzen al diete? Eta garrantzitsuena, osasunerako kaltegarriak al dira?
Ez dago ebidentzia zientifikorik maskarek kutsatze biralak prebenitzen dituztenik.Hau frogatzen duten ikerketa asko dago. Maskaren eraginkortasunari buruz historian egin den azterketarik handiena The Lancet aldizkarian argitaratzen da, non 172 behaketa-azterlan sartzen diren bertan. Eskura dagoen ebidentzia zientifiko guztiaren lehen berrikuspena da,eta maskarek virusen kutsatzeko gaitasuna ekinitzen ez dutela dio.Argitalpen horretaz gain, beste batzuk daude Cochrane, New England of Medicine, Cambridgeko Unibertsitatea, CDC , Minnesotako Unibertsitatean…Londresko unibertsitateak ere, beste ikerketa baten, maskarek transmisioa areagotu dezaketela adierazten du.
Gainera,birusen tamaina kontutan hartuta, maskara batek ere ez du birusa babesten. Birusen tamaina nanometrikoa (20-100 nm) askoz txikiagoa da edozein maskaren poroak baino. Honetaz gain, ez dago ebidentzia zientifikorik birusa tantikulatan edo aerosoletan esekita dagoen airean transmititu daitekeenik eta horrela infekzioa garraia daitekeenik.
Maskarek osasunari kalte egiten diola erakusten duten ebidentzia zientifiko argiak eta ikaragarriak daude.Maila fisiologikoan, maskarek arnasketa mekanismoan gas-truke egokia egitea eragozten dute, oxigeno arterialaren kontzentrazioa murriztuz, hipoxia bat sortuz eta odolean karbono dioxidoaren (CO2) kontzentrazio handiagoa eraginez, HIPERKAPNIA deritzona.Hipoxiak, inspirazio bakoitzean jasotako oxigenoaren% 20 murriztearen ondorioz, honako hauek eragingo ditu:TAKIKARDIA( Zerebelora iristen den 0xigeno fluxu txikiagoak eragindako bihotz taupaden frekuentzia handitzea. Honek, aldi berean, arnasteko zailtasuna, zorabioa, ahultasuna, lipotimiak eta lankarga haunditzeagatik, miokardioa kaltetzea eragin dezake. HIPERBENTILAZIOA. Honek,Bihotz-maiztasuna handitzearekin batera, nerbio-sistema Simpatikoa estimulatzea eragiten du, kortisolaren askapena areagotuz. Horrek, aldi berean, immunitate-sistema inhibitzen du, eta horrek gaixotasun infekziosoen garapenean gora egin dezake. Burmuineko hipoxia, zefaleak, buruko zorabioak, nekea, narkolepsia) eragiten dituena. Muskulu-masaren galera Larruazaleko deshidratazioa, errinitisa, ahoko dermatitisa, hongoen hazkundea, ahoko ,ezpainetako eta sudur inguruko herpesa.HIPERKAPNIAk epe ertainera azidosia eragin dezake zeluletan; tumoreen eta minbizi interstizialen hazkuntza bultzatzen duen egoera alegia.Gainera, maskarak luzaroan erabiltzeak zaildu egiten du ahoan ugaritzen diren bakterioak eta beste agente patogeno batzuk normaltasunez eliminatzea,haueninspirazioarekin berriz ere biriketara heldu daitezke, biriketako pleuresiaren eta pneumonien koadro kliniko larriak eraginez.
Ondorio psikologikoak. Maskarak nahitaez eta etengabe erabiltzeak ondorio psikologiko kaltegarriak eragin ditzake, batez ere haurren kasuan, haurrek “ondo portatzeko” presioa baitute beraien erreferente nagusiei men egiteko. Ondorio psikologikoen artean, ahozko adierazpenaren zailtasuna, itotze edo asfixia sentsazioa; adierazpen emozionala mugatzea;gauzak egiteko askatasuna murriztea; erru-sentimendua (haurrengan batez ere) gauzak ondo ez egiteagatik; kritikaren beldurra; arrisku-sentsazioarekiko antsietatea; estresa; depresioa; gizarte-harremanen narriadura, gizarte-isolamendua, pertsonen arteko komunikazioaren zailtasuna.
Gas kaltegarrien arnasketa: maskarek, besteak beste, formaldehidoaren eta toluenoaren gasak aska ditzakete. Luzaroan arnastutako horiek honako hauek eragin ditzakete: ehunen irritazioa, begietako narritadura, sudurreko narritadura, eztarriko narritadura, malko-jarioa. Asma duten pertsonak sentikorragoak dira gas horiekiko. Toluenoak, gainera, esposizio errepikatuan, sudur-sinuetako eta biriketako minbizia eragin ditzake, baita DNAren degradazioa eta garuneko neuronen perturbazioa, Alzheimerren gaixotasuna erraztuz; Denbora asko arnastearen ondorio ,mugimenduen inkoordinazioa, alterazio mentalak eta ikusmenaren eta entzumenaren galera izan daitezke.
Osasunean eragin kaltegarri horiez guztiez gain, kontuan hartu beharko genituzke maskarek hondakin gisa gaizki kudeatzean ekosisteman eragingo lituzketen ondorio kaltegarriak ere.
* Une honetan, Espainia da sei urtetik gorako pertsonen nahitaezko maskara duen herrialde bakarra, ordu eta une oro, eta legeak ez du jasotzen erabili beharrik ez izatea, nahiz eta segurtasun-tartea 1.5 metrokoa izan. Maskara ez erabiltzea arau-hauste arintzat jotzen da, eta 100 euroko zehapenak ezartzen dira.
Betebehar hori ez da eskatuko maskara erabiltzean larriagotu daitekeen gaixotasun edo arnas zailtasunen bat dagoenean, edo hura kentzeko autonomiarik ez duten edo erabiltzea bideraezina egiten duten jokabide-aldaketak dituzten desgaitasuna edo mendekotasuna duten kasuak daudenean.
Era berean, ezin da eskatu aire zabaleko banakako kirolean, ez ezinbesteko kasuetan edo beharrizan-egoeran dagoenean, ez eta erabilera beteezina denean ere, osasun-agintarien jarraibideen arabera.
Ez dago datu pertsonalak jakinarazteko betebeharrik, guk informazio hori, datuak babesteko legearen arabera partekatu nahi ez dugun inorekin. Ez dago mediku-frogagiririk edo -ziurtagiririk aurkeztu beharrik; gure historia medikoa ikusi, kopia egin eta eskura izan dezakegu, behar izanez gero, eta, gaixotasuna duela gutxi agertu delako erregistratuta ez badago, edozein txostenek, tratamenduk, proba diagnostikok, kontsultaren arrazoiek edo errezetatutako medikazioak balio du, legeak jasotzen duen salbuespena justifikatzen duen osasun-afektazio bat frogatzeko arrazoi gisa.
Gure historia medikoa pribatua denez, epaile batek edo legezko errekerimendu batek baino ezingo liguke informazio hori eskatu. Gainerako pertsona edo erakundeei ez erakusteko eskubidea dugu.
Maskara une eta leku guztietan erabiltzea gure osasunari eta askatasunari nahita egindako eraso larria da
Hasieratik, maskarak gauza baterako erabiltzen ari dira: menpekotasun psikologikoa sortzeko. Eta, jakina, aurrez pentsatuta duten eta gure osasunari oso eraso bortitza egiten dion sistema bat da. Maskarak modu iraunkorrean eta masiboan erabiltzeak ez du inolako zentzu medikorik.
Eta zergatik erasotzen diote maskarek gure osasunari modu iraunkor eta oso arriskutsuan? Zientifikoki oso erraza da azaltzea:
1. Poro handiak. Lehenik eta behin, agente birikoen tamaina nanometrikoa da (20 eta 100 nm artean), hau da, gaur egun merkatuan dagoen edozein maskara motatakoa baino askoz txikiagoa da. Gainera, , musukoaren alboetatik ere oso erraz pasa daitezke, intsektu batek edozein leihoren bidez egiten duen bezala.
2. Patogeno gehiago arnastea. Gainera, maskararekin, agente patogeno asko erraz arnasten dira, arnasbidearen bidez. Azalpen zientifikoa ere ulergarria da: oxigeno molekula edozein agente biriko baino dozenaka aldiz handiagoa da. Gainera, maskaretan patogeno asko kokatu eta bertan egoten dira.
3. Ez dago transmisioari buruzko ebidentzia zientifikorik. Ez dago ebidentzia zientifikorik birusa airean transmititu edo garraiatu daitekeela esateko. Ezta inolako gainazalen bidez ere ez.
4. Begietatik transmititzea. Infekzio birikoen %50 baino gehiago begiko mukosaren bidez gertatzen dira. Ondorioz, gu ez kutsatzea nahiko balute, erabat babestuta egon beharko ginateke kanpoko ingurunetatik, hau da, gure begiak babesteko urpekarien betaurrekoak eraman beharko genituzke.
5. Behar den oxigenoaren % 40 baino gutxiago. Maskarek oxigenoaren sarrera nabarmen mugatzen dute gorputzean eta odolean, buxadura antinaturalaren ondorioz. Proba batzuen arabera, oxigenoa % 40eraino murriztu daiteke, eta hori oxigeno faltaren (hipoxiaren) 1. maila da. Prest gaude gure umeak eta guk behar dugun oxigeno barik bizitzeko? Horregatik, ebakuntza geletan oxigenoren portzentaje askoz handiagoa sartzen dute airean, maskarak erabiltzearen ondoriozko beherakada basatia konpentsatzeko.
6. Oxigeno gutxiago, energia gutxiago. Oxigenoari esker gorputzean erreakzio biokimiko guztiak egin daitezke. Oxigenoak eta janariak behar dugun energia ekoizten digute, ATP Adenosin Trifosfato molekulen bidez. Baina oxigeno gutxiago badago, orduan ATP gutxiago sortzen da. Horregatik zefaleak, buruko zorabioak, nekeak eta zorabioak maiz gertatzen ari dira. Fenomeno hau hipoxia zelularra bezala ezagutzen da zientifikoki. Hori gizateriaren aurkako atentatua da umeen eta gazteen kasuan gainera, oxigeno kopuru bikoitza behar dutelako, haien gorputzak garatu egin behar baitira.
7. Hemoglobina gutxiago. Oxigeno sarrera murriztuta, odoleko hemoglobina maila ere murriztu egiten da, eta, ondorioz, gure immunitate sistemak behera egiten du.
8. Karbono dioxido gehiago. Karbono dioxidoaren hazkundea ere gertatzen da gorputzean. Oxigeno gutxiago sartzen ari gara eta gure anhidrido karbonikoa arnasten dugu, baita erreakzio metabolikoen ondorioz sortzen diren gas toxikoak ere. Fenomeno hau, zientifikoki, hiperkapnia du izena.
9. Azidotasuna areagotzea. Karbono dioxidoa denbora luzez berriro arnastearen ondorioz gure gorputzaren azidotasuna handitzen da. Horrek gaixotasun asko sor ditzake, batez ere tumore eta minbizi mota asko.
10. Bakterioen kanporatze gutxiago. Maskarak luze erabiltzen direnez ahoan, ezinezkoa da bakterio ugari eta gure ahoan ugaritzen ari diren beste agente patogeno batzuk normaltasunez kanporatzea, hau da, birusak zein bakteriak etengabe berriro sartzen ari gara. Egoera horren ondorioz, hainbat pertsona ospitaleratzen ari dira, koadro kliniko kezkagarri eta hilgarriekin, hala nola biriketako pleuresia eta pneumonia hastapenak, baita gazteen artean ere, makrofago horiek biriketara itzuli direlako.
11. Immunitate sistemaren narriadura larria eta D bitamina gutxiago. Gure “defentsa-sistema” “alfer” bihurtzen da, “ez da erne egoten”, ez dielako aurre egin behar bizitzarako hain garrantzitsuak eta onuragarriak diren gizakien arteko harremanetan transmititzen diren ohiko birus, germen eta bakterioei. Maskarak denbora luzez erabiltzen dituztenei immunitate sistema ahulduko zaie. Horregatik hotzeria arruntaren ondorioak askoz larriagoak izango dira, eta gripe batekin hiltzeko aukera ere handiagoa izango da.
12. Dermatitisa, onddoak eta nekea areagotzea.
Ahoko dermatitisak, onddoak, nekeak, goragaleak, gorakoak eta narkolepsiak ugaritu dira, azken hau bereziki autoa gidatzean, eta ondorioz hiltzeko moduko istripu larriak sortzeko aukerarekin.
13. Gakoa. Maskara erabiltzearen alderdi psikologikoa. Gure buruak kontrolatzeko tortura fina, mendekotasuna sortzeko tresna izugarria, ekintza askatasuna murrizteko erreminta, antsietate iraunkorra, itolarri sentsazioa, adierazteko zailtasuna…
(Azalpen hau Luys Coletoren testu batetik abiatuta osatu da)