Skip to content
Portada » ONARTUKO ZENUKE OSASUN AGINTARIEK 20 UME HILTZEA BAT SALBATZEAGATIK? MINUTU GUTXI BATZUK ESKATZEN DIZUGU, HAURREN BIZITZA SALBATZEN LAGUNTZEKO

ONARTUKO ZENUKE OSASUN AGINTARIEK 20 UME HILTZEA BAT SALBATZEAGATIK? MINUTU GUTXI BATZUK ESKATZEN DIZUGU, HAURREN BIZITZA SALBATZEN LAGUNTZEKO

Datorren hilean 5-12 urteko umeak “txertatu” nahi dituzte. Hamaika arrazoi dago honen kontra egiteko:

1. Astrazenekak sortzen zituen tronboengatik Europan debekatzen hasi zenean hemengo osasun agintariek beste aldera begiratu zuten.

2. Miokarditisak. Gazteei miokartidisiak etab. sortzeagatik 30 urtetik beherakoei Moderna edota Pfizer jartzea debekatzen ari diren bitartean (Suedia, Danimarka eta azkena Taiwanen, eta Frantzian gomendioa) hemengoek Astrazenecarekin bezala, ez dute ezer egin nahi eta, gainera, txikiei (5-12 urte) jarri nahi diete.

3. Covid eta txikiak Covid dela eta EAEn 19 urtetik behera 2 lagun baino ez omen dira hil, baina osasun agintariek ez digute esan horietako batek bederen minbizi terminala zuela. Nafarroan ez dugu daturik lortu. Beraz, esan dezakegu adin horretan gehienez 1 hil dela EAEn.

4. Agian 20 hildako Baina denak ziztatuz gero 20 ume hilko lirateke, Europako EMA medikamentuen agentzia ofizialaren arabera, 60.000 “txertakengatik” pertsona bat hiltzen delako. Ondo irakurri duzu: ume-gaztetxo guztiak ziztatuz gero 20 ume hil daitezke eta ehunka asko bizitza osorako arazoekin geratuko lirateke, miokarditisak besteak beste.

5. Orain arte (2020 arte) arriskua zutenak txertatzen ziren eta kitto, ez besteak, gripearekin egiten zen bezala, beste adin taldeetan arriskuak eta onuren arteko erlazioa kontuan hartzen zelako. Zergatik orain izan behar da alderantziz?

6. Ez al dute sinisten osasun agintariek euren txerto horretan? Herritar guztiak ziztatzearekin lortu duten bakarra Covid aldaerak sortzea izan da eta 3 hilabetera balioa galtzea. Antibiotikoekin bezala: ahalik eta gutxien, eta soilik behar dutenek eta behar dutenean hartu behar dituzte.

7. Gurasoen erdiek ez dute nahi edo zalantza handiak dituzte seme-alabak txertatzeko Horregatik txarto egindako PCRen datu manipulatuekin umeak arriskuan daudela esaten hasi dira orain. Orain arte bazirudien txikiak ia ez ziren gaixotzen eta orain txertatzen hasi nahi dutenean badirudi haiek direla gehien gaixotzen direnak. Kasualitatea ezta? Sinistuko al diegu?

8. Gelak itxi eta kribaketa masiboak ere egiten hasi dira gurasoak beldurtzeko eta nekatzeko, haien umeei medikamentu hori sartzea onar dezaten.

GURASOA BAZARA, ESKATZEN DIZUGU, ARREN, EZ ONARTZEA HORRELAKO ASTAKERIARIK ETA ZUEN SEME-ALABAK EZ TXERTATZEA Zerbait gertatuz gero erantzule bakarrak zuek izango zaretela kontuan hartu.

Informazio hau lau haizetara zabaltzea eskatzen dizugu 15 minutu baino ez dituzu behar inguruko 10-20 laguni mezu hau zabaltzeko, behintzat informatuta egon daitezen.

Eta Azaroaren 27an Bilboko mani-festa-ziora etortzera gonbidatzen zaitugu. Guretzat 2030rako planifikatu diguten etorkizunari buruz hitz politak botatzen ari dira etengabe baina, ikusten ari garena da, benetan, konfiantza, osasuna, askatasuna eta maitasuna ezabatu nahi dizkigutela.

Eskerrik asko!
Bizitza Plataforma

#sasitxertaketaumeak

Azken albisteak

Taiwanek Pfizerren 2. dosia 12-17 urteko gaztetxoei ez ematea erabaki du miokaditisengatik

mpr21.info/taiwan-tambien-suspende-la-segunda-dosis-de-la-vacuna-de-pfizer-a-los-ninos-por-las-miocarditis

Frantzian 30 urtetik beherakoei Moderna ez jartzea aholkatu dute

https://mpr21.info/la-sanidad-francesa-desaconseja-la-vacuna-de-moderna-a-los-menores-de-30-anos