Duela gutxi sortutako Bizitza Plataformak mobilizaziora deitu du datorren larunbaterako, maiatzak 15, Arabako hiriburuan, Eusko Jaurlaritzaren pandemiaren kudeaketa eskasa eta arduragabea salatzeko eta herritar guztiei kendu zaizkien eskubideak berreskuratzeko. Bizitza Plataforma berria da eta bertan 32 taldek eta elkartek parte hartzen dute, herrietakoek zein arloetakoek (sanitarioak, hezkuntza, gurasoak).
Plataformaren ustez, ezartzen zaizkigun neurri horiek ez dira justifikatzen osasun krisi baten aitzakian. Martxa nazioartekoa izango da eta egun horretan bertan izango da munduko hiriburu askotan, eta herritarrei Eusko Jaurlaritzak ekainean onartu nahi duen Legearen berri emateko eta horren aurka mobilizatzeko izango da bereziki.
Lege horrek, beste neurri larri batzuen artean, 600.000 eurorainoko isunak jasotzen ditu PCR frogarik ez egiteko eskubidea baliatzea erabakitzen duenarentzat, edo langile bat kaleratzeko gaitasuna ematen die enpresei, txertorik ez hartzea erabakitzen badu, eta, horrela, oinarrizko eskubideak urratzen ditu, osasun krisi horren aitzakian.
Martxa datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, izango da, eguerdiko 12etan hasiko da Unibertsitateetan EITBko egoitzatik abiatuta
Hamaika arrazoi dago, lege aurreproiektu horrez gain, larunbat honetan manifestatzeko:
- Lehen mailako arreta desagertu delakoinolako justifikazio barik eta herritarren osasuna izugarri kaltetzen ari delako. Pandemiaren aitzakiarekin kendu dute baina, orain arte, hildako kopurua bikoiztu (%200) edo hirukoizten zirenean (%300) izendatzen ziren pandemiak, ez hilkortasuna %10-20 handitu denean, orain gertatu den moduan.
- Pertsona osasuntsuak konfinatzen ari direlako eta gaixo bezala tratatzen dituztelako, gaur arte inoiz gertatu ez dena, besti arriskuan edo gaixo daudenak isolatu direlako. Horretarako „asintomatiko“ zentzubako hitza asmatu dute.
- Maskara une oro eta leku guztietan eramatera behartzen gaituztelako (baita kirola egitean ere!!), Europa osoan gertatzen ez dena. Ehunka txosten zientifikoren arabera guztiz kaltegarria da, oxigenoaren %40 arte gutxitzen dutelako (hipoxia sortzen dutelako). Hau da, jaten dugunaren %40 kenduko liguketen moduko zerbait da, eta hori oso kaltegarria da denontzat, batez ere ume eta gazteentzat, oxigeno bikoitza behar dutelako. Eta CO2ren metaketa handitzen duelako eta horrek gorputza azidifikatzen du.
- PCR testa OMSk dioen moduan egiten ez dutelako, hau da, soilik sintomak daudenean eta 22 ziklora. Osakidetza-Osasunbidek 35 ziklora egiten ditu eta horrela positibo faltsu pilo bat ematen direlako, %95 arte Hau da, datuak izugarri puzten ari dira.
- Txertaketa ez direlako txertoekin egiten ari, medikamentu genetikoekin baizik. Txertoakahuldutako birus batean oinarritzen dira antigorputzak sor ditzagun. Baina oraingo farmako esperimentalek ARNren bidez sistema immunologikoan eragiten dute etaepe laburrera arriskutsuak direla erakutsi digutelako. Orain arte Europako Medikamentuen Agentziak 5.000 hildako baino gehiago jaso ditu hiru hilabetetan soilik, Pfizer, Moderna eta AstraZeneca txertoengatik, inoiz medikamentu mota batek izan duen heriotzarik kopuru handiena. Hedabideetan, noski, agertzen ez den informazioa.
- Txertaketa medikuaren aurreazterketa barik eta baimen informatu barik egiten ari direlako. Medikamentu genetikoek eragin dituzten heriotza asko adineko jende zaurgarriari jartzeagatik izan da. Medikamentu bat hartu aurretik mediku batek komenigarria den ala ez aholkatu behar du eta hemen ganadu modura adineko guztiei jarri zaie. Adibidez, estatuko adinekoen bi egoitzetan, 2020an Covid kasurik izan ez zutenak, denak kutsatu eta %25 hiltzera heldu
- Covid-a sendatzeko beste terapiak erabili nahi ez dituztelako. Munduan hilkortasun tasa erdira edo gehiago jaisten duten 4-5 terapia alternatiba daude baina hemen ez dira zabaltzerik ezta ezagutzerik nahi.
- Ostalaritzaren %75 itxi eta harreman sozialak gutxitu nahi dutelako. Hemengo alderdi guztiek Davosek agindutakoa bete nahi dutela ematen duelako. Tabernak zabaldu direnean haien datuen araberako “asintomatikoen” kopuruak jaitsi dira, igo beharrean, eta hala ere jarraitzen dute ostalaritza zigortzen. Helburua harreman sozialak gutxitzea da eta horregatik ere isolamendua, talde handitan ez elkartzea, umeak urrunduta egotea…. Horrek ondorio larriak ekarri ditu, besteak beste, arazo psikologikoak laukoiztu dira eta inork ez du erokeria hau gelditu nahi.
- Denda eta enpresa txiki eta ertainak ixtera bultzatzen ari direlako.Konfinamenduarekin, etengabeko beldurra sartzearekin eta udalerriak ixtearekin kalte gehien jasan dutenak dira, oligopolioek irabaziak biderkatzen duten bitartean.
- Eztabaida zientifikoa ukatzen dutelako eta zentsura inoiz baino handiagoa dagoelako. Ez dute gaia publikoki eztabaidatu nahi eta horren ordez pentsamendu bakarra izugarri zabaldu dutelako, saretan 100.000 eduki baino gehiago zentsuratuz eta hedabideek ikuspegi kritikoa erabat ezabatuz inolako errespetu barik eta adierazpen askatasun barik.
- Errepresioa eta zapalketa handitu dutelako. Isun handiak, etxeratze agindua… ez dira neurri sanitarioak zapaltzaileak baizik.
Herritarrei gertatzen ari denari buruzko gogoeta egiteko eta oinarrizko eskubideak defendatzeko deia egiten diegu. Osasuna eta askatasuna gure esku daude!
2021.05.10.
Bizitza Plataforma
Informazioa: bizitza.eus