Skip to content
Portada » OSASUNGINTZA ETA HEZKUNTZAKO PROFESIONALEN MANIFESTUAREN AURKEZPEN PUBLIKOA

OSASUNGINTZA ETA HEZKUNTZAKO PROFESIONALEN MANIFESTUAREN AURKEZPEN PUBLIKOA

Atzo, urriak 7, arratsaldeko 20.00etan Arriaga Plazan, OSASUN ETA HEZKUNTZA MUNDUKO PROFESIONALEN MANIFESTUA publiko egin genuen (94 atxikimendurekin): eskola covid protokoloak berriro gerta ez daitezen aldarrikapenarekin bat egin genuen parte hartzaileok. Hementxe manifestua eta aurkezpenaren bideoa.

Datorren ostiralean, urriak 7, arratsaldeko 20.00etan, Bilboko Arriaga Plazan (euria egingo balu, Sendeja kaleko tingladoetan, Bilbo), Osasungintzako eta Hezkuntzako profesionalen Manifestua egingo dugu publiko. Bertan, Covid eskola protokoloek eskola komunitateari, eta umeei bereziki, eragin dizkieten kalteei buruz hitz egiten dugu eta arren eskatu, berriro INOIZ EZ errepika daitezela osasunaren kontra doazen protokolo hauek.

Osasungintzako eta hezkuntzako 94 profesional gara babesa ematen diogunak manifestu honi eta agerraldi publikoan, manifestua publiko egin eta irakurtzeaz gain, zenbait profesionalek hitza hartuko dugu protokolo hauei, eta sortu dituzten kalteei, gaitzespen irmoa adierazteko.

Mezu honekin batera, manifestua gehitzen dugu atxikimendu guztiekin eta ostiraleko ekitaldira gonbitea luzatzen duen kartela, bertara etortzeko.

Agur bero bat,

Manifestua sinatu dugun 94 profesionalak.